2021-22 Foro orokorra // Foro general

7.- AZTERTU PROGRAMA: AZTERKOSTA - IBAIALDE - AZTERTU NATURA

Re: 7.- AZTERTU PROGRAMA: AZTERKOSTA - IBAIALDE - AZTERTU NATURA

by Aitor Basterretxea Fernández -
Number of replies: 0
Picture of Bilbao
AZTERTU programatik AZTERKOSTA LEHIAKETAn parte hartzera animatu nahi zaituztegu, "GURE KOSTALDEA" leloaren inguruko gogoeta artistikoa eginez.
Parte-hartzea zabalik dago eta edonork bere obra aurkeztu dezake: ikastetxeak (ikasle eta irakasleak), elkarteak, denbora libreko taldeak, banakakoak, etab.
Kontuan izan, obra bakoitzarekin batera egilearen datuak behar ditugula. Gauzak argi izateko irakurri LEHIAKETAREN OINARRIAK.


NOLA AURKEZTU NIRE LANA?
MARRAZKIAK kartaz bidali daitezke edozein INGURUGELAra. Kasu honetan, gutunazalean honako erreferentzia hau jarriko dugu (REF: AZTERTU). Lana bertara zuzenean eraman dezakegu ere bai.
• Bilboko Ingurugela: Ondarroa 2. 48004 BILBAO
• Gasteizko Ingurugela: Baiona 56-58. 01010 VITORIA-GASTEIZ
• Donostiako Ingurugela: Basotxiki 5. 20015 DONOSTIA
• Legazpiko Ingurugela: Brinkola auzoa z/g. 20220 LEGAZPI
• Eibarko Berritzegunea: J.A.Iturrioz Kalea 5, 20600 EIBAR.

MARRAZKIAK formatu digitalean ere aurkeztu daitezke. Horretarako, ESKANEATU edo ARGAZKI BAT ATERA. Ondoren irudia aztertu@euskadi.eus helbidera bidali (JPG, PNG, TIFF…).

ARGAZKIAK formatu digitalean aurkeztuko dira beti, posta elektronikoz aztertu@euskadi.eus helbidera bidaliz (JPG, PNG, TIFF…).





LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA:
ABENDUAK 17 (barne).
Kartaz bidaltzen baduzue, posta zerbitzuko zigiluaren data kontuan hartuko da.


Informazio gehiagorako hemen 

AZTERTU PROGRAMA

902.160.138

aztertu@euskadi.eus

www.euskadi.eus/aztertu