2021-22 Foro orokorra // Foro general

6.- EKITALDIAK, AZOKAK, ASTE ETA EGUN BEREZIAK / EVENTOS, MERCADOS, SEMANAS Y DÍAS ESPECIALES

6.- EKITALDIAK, AZOKAK, ASTE ETA EGUN BEREZIAK / EVENTOS, MERCADOS, SEMANAS Y DÍAS ESPECIALES

by Uxue Alli Alonso -
Number of replies: 1
Picture of Bilbao

EKITALDIAK, AZOKAK, ASTE ETA EGUN BEREZIAKCdd20-k eginda pixibay lizentziaduna/EVENTOS, MERCADOS, SEMANAS Y DÍAS ESPECIALES



In reply to Uxue Alli Alonso

TEACHERs COP

by Nerea Azurmendi -
Kaixo

COP26 Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Konferentzia, Erresuma Batuak Italiarekin lankidetzan antolatua, 2021eko urriaren 31tik azaroaren 12ra izango da Glasgowko (Erresuma Batua) Scottish Event Campus-ean (SEC). https://unfccc.int/es/process-and-meetings/conferences/conferencia-sobre-el-cambio-climatico-en-glasgow

Aldi berean, Office for Climate Education (OCE) delakoak, https://www.oce.global/es/la-oce delakoak, urriaren 30ean, 13: 00etan (Glasgowko ordua, CET-1), lehenengo "TEACHERsCOP" antolatu du: Glasgowtik zuzeneko formatu hibridoko ekitaldia, irakasleen ahotsak COP26-ra hurbiltzeko helburuarekin. https://www.oce.global/es/news/participa-en-nuestra-cop-de-los-docentes-en-vivo-desde-la-cop26-en-glasgow

Ekitaldi honetan, mundu osoko irakasleek klima aldaketari buruzko hezkuntza hobetzeko proposamen zehatzak biltzen dituen adierazpen bat egiteko aukera izango dute. Adierazpen hori kontinente guztietako irakasleen ekarpenekin eraiki da, eta Glasgowko COP26 gune urdinaren bihotzean Frantziako eta Europar Batasuneko pabiloietako hezkuntzaren arduradun politikoei eta alderdi interesdunei aurkeztuko zaie. Gainera, TeachersCOP ekitaldian, Erresuma Batuko hiru irakasleri entzungo diegu, klima aldaketaren ehzkuntzan bidea lideratzen dutenei.

"TEACHERsCOP" aukera bat da irakasleon ahotsak entzun daitezen eta klima-aldaketari buruzko hezkuntza mundu osoan zabaltzeko ekintza zehatzak egin ditzazuen.

Parte hartzeko esteka hau erabiliz izena eman dezakezue: https://us02web.zoom.us/webinar/register/1116351558827/WN_AEsMTQGoQJeTxi0NuljfdQ

Ekitaldia ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz egingo da aldi berean.

Informazio hau zuen interesekoa izatea espero dugu!