BARATZE FOROA - FORO HUERTO

IKASTETXEETAKO ESPERIENTZIAK - EXPERIENCIAS ESCOLARES

IKASTETXEETAKO ESPERIENTZIAK - EXPERIENCIAS ESCOLARES

de Edurne Huesa -
Número de respuestas: 9

Hari honetan ikastetxeetan garatutako esperientziak eta erabilitako baliabide didaktikoak trukatuko ditugu, hariari erantzunez.

 Compartiremos experiencias desarrolladas en los centros escolares y recursos didácticos utilizados, respondiendo a esta línea de conversación.

En respuesta a Edurne Huesa

Er: IKASTETXEETAKO ESPERIENTZIAK - EXPERIENCIAS ESCOLARES

de Edurne Huesa -

 

Aurten apirilean euri asko egin ez duen arren, bada esaera zaharra esaten duena: 

 

Apirilan euriak euriari, uztailan eguzkiak eguzkiari

 

Eta hori dela eta, sarri ikastetxeetatik galdera hau jasotzen dugu, zer egin euria egiten duenean: ikus Galiziako ikastetxe honetan zer egiten duten: hemen.  

Eta zuek ere ziur, bestelako esperientziak badituzuela, beraz, hemen baduzue leihotxoa guztioi erakusteko. ANIMATU!

 

 

 

 

 

 

En respuesta a Edurne Huesa

ORDIZIAKO JAKINTZA IKASTOLAKO BARATZEA

de Edurne Huesa -

 

Udaberriarekin batera, eskola baratzeko esperientzia iritsi zaigu: Gipuzkoako Ordizian kokatuta dagoen Jakintza Ikastolako baratzea, Haur Hezkuntzako irakasle, ikasle eta gurasoek kudeatuta. Hona hemen Goierri Telebistak egindako erreportaia: Jakintza ikastolako baratza.

Eta hemen baratze horretaz, Ikastolako aldizkarian argitaratutako erreportaia.

 

Jakintzako%20baratzea.JPG

 

Eta maiatzeko esaerak:  Maiatzeko ihintzak urrea balio du  edo Ospelak sendatzeko erremediorik onena maiatzeko ihintz epela.

Ia ba zuen esperientzien zain gaude.

En respuesta a Edurne Huesa

Er: IKASTETXEETAKO ESPERIENTZIAK - EXPERIENCIAS ESCOLARES

de Edurne Huesa -

 

Ikasturtea amaitzen ari da eta eskola baratzearen inguruan izandako esperientzien zain gaude.

 

Ikus adibidea: Madrilgo Menendez Pelayo Institutuko esperientzia - aprendiendo sobre el control de enfermedades y plagas

 

Eta ekainean izaten ari garen eguraldi euritsua dela eta, hortxe esaera zaharra;:

 

Ekaineko lur busti, gure aita nigarti

 

Ia ba datorren astean zuen esperientziak hemen plazaratzen dituzuen.

En respuesta a Edurne Huesa

Er: IKASTETXEETAKO ESPERIENTZIAK - EXPERIENCIAS ESCOLARES

de Edurne Huesa -

 

- Gipuzkoako Altzoko Imaz Bertsolaria ikastetxeko baratze bertikala: hemen

 

Zuen baratzetako argazki eta esperientziak bidali, mesedez, guztion artean partekatzeko: ingurugela-legazpi@euskadi.eus

 

 

 

En respuesta a Edurne Huesa

Er: IKASTETXEETAKO ESPERIENTZIAK - HAZIAK LORTZEA IKASTETXEETAN

de Edurne Huesa -

 

   Ikus, Molina de Segura (Murciako) Institutu honetako esperientzia: 

  

 

La extracción de semillas en la escuela

por Huertos educativos

Por José Marín Gil, profesor del CEIP Cervantes, Molina de Segura, Murcia | La extracción de semillas ayuda a los alumnos a respetar la naturaleza

y a tomar conciencia sobre la importancia de su extracción para aprovecharlas en sus propios cultivos.

Leer más de esta entrada

 

Eta hemen, antzeko esperientziarik baduzue, honi erantuzn eta argazkia bidali, mesedez.

 

Eskerrik asko!

 

Edurne Huesa

 

En respuesta a Edurne Huesa

Er: IKASTETXEETAKO ESPERIENTZIAK - UREZTATZE SISTEMA ALTZOKO ESKOLA BARATZEAN

de Edurne Huesa -

 

Kaixo:

 

hortxe duzue Altzoko Imaz bertsolaria eskolatik iritsi zaigun albistea, ureztatze sistema jarri dutela.

 

Informazio gehiago: hemen

 

Eta zuen ikastetxeetan zer egiten ari zarete, eskola baratzaren bidez, konpetetentziak garatzeko?

 

Zuen erantzunen zain gaituzue.

 

Agur bero bat!

 

Edurne Huesa

En respuesta a Edurne Huesa

Er: IKASTETXEETAKO ESPERIENTZIAK - BEASAINGO ANDRAMENDI IKASTOLA

de Edurne Huesa -

 

Kaixo:

udaberriarekin batera eskola baratzeak abian jarri dituzue hainbat ikastetxeetan.

 

eskola baratzea ardatz hartuta, matematika konpetentzia garatzeko ideiak dituzue honako aurkezpenean:

 

Beasaingo Andramendi ikastola: hemen

 

 

Ongi izan eta oporretan atseden hartu!

 

Edurne Huesa

 

 

 

 

En respuesta a Edurne Huesa

Er: IKASTETXEETAKO ESPERIENTZIAK - EXPERIENCIAS ESCOLARES

de Edurne Huesa -

 

Ikasturte berria hasi dugula ia hilabetea betetzera goazenean, eskola baratzeak bultzatzera gatozkizue berriz ere.

 Ziurrenik ikastetxe askotan, hainbat lan burutu duzue eta besteetan hastear zaudete.

 

Jakizue, maiatzean Azpeitiako Urola ikastola BHIn, hainbat esperientzia eder aurkeztu zizkigutela hainbat ikastetxek eta horiek eta beste batzuk Eskola Baratzearen atarian topa ditzakezue, azken atalean:

 https://elearning2.hezkuntza.net/900011/mod/book/view.php?id=2112

 Zuen esperientziak hemen ere parteka ditzakezue.

 

Ongi izan!

 Edurne Huesa