BARATZE FOROA - FORO HUERTO

BESTELAKO INFORMAZIOAK - OTRAS INFORMACIONES

BESTELAKO INFORMAZIOAK - OTRAS INFORMACIONES

de Edurne Huesa -
Número de respuestas: 8

Beste   foro zehatzetan tokirik ez duten bestelako informazio eta berriak hemen trukatuko ditugu, hariari erantzunez.

Noticias   e informaciones que no tienen un foro específico podemos intercambiar respondiendo a este hilo.

En respuesta a Edurne Huesa

Er: ZORIONAK ANDOAINGO LEIZARAN INSTITUTUARI

de Edurne Huesa -

Estatu mailako eskola baratze ekologiko leihaketan saritua izan da Andoaingo LEIZARAN  INSTITUTUKO proiektua:

Informazioa: hemen

leizaran.jpg

Zorionak, proiektu bikaina egin duzue!

Gogoratu, aurkeztekotan gure laguntza izan dezakezuela. Leihaketa ikasturte amaieran izaten da.

En respuesta a Edurne Huesa

Er: BESTELAKO INFORMAZIOAK - OTRAS INFORMACIONES

de Edurne Huesa -

GIPUZKOAKO  NEKAZAL  KULTURA  ESKOLETARA  EGITASMOAREN  AURKEZPENA

nekazal%20kultura.JPG

Maiatzaren 11n Gipuzkoako Zizurkilgo San Millan Eskolan Nekazal Kultura Eskoletara egitasmoa aurkeztu zuten Cristina- Enea Fundazioak, Landaolak (Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteak), Ingurugelak eta San Millan eskolako irakasle arduradunak.

Ikasturte honetan Gipuzkoako hamar ikastetxeetan bertako hazien inguruan egindako ikerketa eta ondorengo ereinketa lanak azaldu zituzten eta baita bildutako bertako haziekin abiatutako erakusketa ibiltaria.

Datorren ikasturtean ere egitasmoa garatuko da berriro Gipuzkoako ikastetxeetan.

Bideoa: 28kanala telebistan

Informazioa: Nekazal Kultura Eskoletara

En respuesta a Edurne Huesa

Er: BESTELAKO INFORMAZIOAK - GLIFOSATOAREKIN GEZURRA ARI DU

de Edurne Huesa -

Glifosatoarekin gezurra ari du

  • Negozioaren nekazaritzak irabazi du. Salerosketaren uzta gailendu da Europan, eta etekinari, soilik etekinari begira lanean ari direnek ziria sartu digute. Beste bost urtean glifosato hiltzailea jan beharko dugu. Glifosatoa hiltzailea da, bai; izan ere, belarrak hiltzeko asmoarekin erabiltzen da, baina belarrak hiltzen dituenak zer ez ote du hilko?

Jakoba Errekondo -  2017ko abenduaren 17a
glifosatoa.jpg
 
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2579/glifosatoarekin-gezurra-ari-du

Ez etsi, hala ere. Gure esku dago: ekologikoa jan. Eta Europara begiratzeari utzi, eta aldamenean dugun zinegotzi, alkate, diputatu, teknikari, nekazari eta abarri kalakan hasi: bizi behar dugu, glifosatorik ez!

En respuesta a Edurne Huesa

Er: BESTELAKO INFORMAZIOAK - OTRAS INFORMACIONES

de Edurne Huesa -

2018 urteari heltzeko, horra hor, aste honetako baratzeko lanak:

urtarrila_2_astea.png

Irudian klikatuz gero, Bizi baratzeko web orrian sartuko zarete, aste honetako lanak atalean.

Eta aurrera, eskola baratzeekin!

En respuesta a Edurne Huesa

Er: BESTELAKO INFORMAZIOAK : ARETXABALETAKO TOMATEA

de Edurne Huesa -

Aretxabaletako tomatea

Herritarrek jakintzak partekatzetik hedatu den fruitua

Garazi Zabaleta @tirikitrann
2018ko maiatzaren 27a
 
Marc Badal eta Marta Barba Gassó-k liburua osatzeko eskualdeko ekoizleei elkarrizketak egin dizkiete.
 
Herritarrek lurraldea eta jakintzak partekatzeko izan duten esperientziatik hedatu da: “Aretxabaletako tomatea behetik hedatu da, horizontalki, egungo nekazaritza industrialaren markoan hazien produkzioa eta merkaturatzea inguratzen duten botere jokoetatik urrun”.
En respuesta a Edurne Huesa

Er: BESTELAKO INFORMAZIOAK - ZUEN ESPERIENTZIA ZABALTZEKO AUKERA

de Edurne Huesa -

Kaixo:

hemen gaude berriro ere Eskola Baratzeak bultzatzeko eta laguntzeko prest.

Ta lehenengo post honetan, estatu mailan argitaratuko den liburu batean zuen esperientzia partekatzeko aukera duzue.

Zuen baratzeko esperientzia liburu batean zabaltzeko gonbitea

Kaixo, lankideak:

Agroecologia escolar liburua* koordinatu zuen taldeak ikastetxeetako esperientziak biltzen dituen bigarren liburu bat atera nahi du. Hori dela eta haien gonbitea eransten dizuegu, zuen interesekoa izan daitekeelakoan. Ondoko hau da eskatzen dutena:

Invitación a divulgar vuestra experiencia con el huerto en una publicación

Kaixo, lankideak:

El grupo promotor del libro Agroecología Escolar de la Editorial Polen quiere publicar un segundo libro basado en las experiencias prácticas de la agroecología escolar en varios lugares. Considerando que podría interesaros participar os adjuntamos su invitación. Solicitan lo siguiente:

Los grupos interesados en presentar una experiencia deben enviarnos un resumen de una hoja de la experiencia en la que se indique lo siguiente:

·         Autores del texto: ¿Quiénes sois l@s que os estáis animando a escribir?

·         Lugar en donde se realiza la experiencia: ¿Dónde ha tenido lugar su experiencia?

·         Ámbito del sistema alimentario escolar que trabaja: ¿De qué ámbito trata vuestra experiencia?

·         Descripción de los actores involucrados: ¿Quién ha participado en la experiencia?

·         Narrativa temporal de la experiencia: ¿Cómo empezó? ¿Cómo se ha desarrollado?

·        Valor de la experiencia: ¿Por qué creéis que se trata de una experiencia que vale la pena comunicar?

La fecha de entrega del resumen es el 1 de octubre de 2018 enviándolo a través de correo electrónico a germanllerena@tutanota.com y mariona.espinet@uab.cat.

Zuen esperientzia eredugarria zabaltzeko aukera paregabe hau erabiliko duzuelakoan, agur bero bat!

¡Animaos a comunicar vuestra interesante experiencia!

Agur bero bat

*Polen argitaletxea

Er: BESTELAKO INFORMAZIOAK: UNIBERTSITATEAN ERE BARATZETIK IKASTEN

de Edurne Huesa -

UNIBERTSITATEAN  ERE  BARATZETIK  IKASTEN

Arabako Campuseko Baratze Ekologikoaren proiektua duela zortzi urte inguru jarri zuten martxan, hainbat irakasle horrelako espazio baten beharraz ohartu zirenean. Proiektuak lehen pausoak orduan eman bazituen ere, duela bost urte eman zuen jauzi garrantzitsua: unibertsitate ondoan dagoen komentuari lur zati bat alokatu eta bertan hasi ziren baratzea lantzen.

Baratzea ikasgai eta ikergai

“Ikasleentzako natura gela behar genuen, eta aldi berean, honelako gune batek bestelako erlazio ereduak sortzeko eta ikerketarako aukera berriak ere eskaintzen dizkigu”, dio Dani Zuazagoitia irakasle eta baratzeko partaideak. Euskal Herriko Unibertsitateak jasangarritasuna sustatzeko duen Campus Bizia Lab proiektuaren baitan dago Arabako baratzea.

Proiektua hiru lerrotan jorratzen dute: lehena ikasgai praktikoena da: fakultate guztietako ikasleek praktiketarako erabiltzen dute baratzea. “Esaterako, lurra aztertzen duten ikasleak ari dira praktikak bertan egiten”. Bigarren lerroa ikastaroena da: baratzegintza ekologikoarekin lotutako ikastaroak antolatzen dituzte urtero. Eta azkenik, ikerketaren lerroa dago: “Psikologiaren mundutik, didaktikarenetik, soziologiarenetik… ikertzeko beste eremu bat da hau. Esaterako, nolakoak dira ikasleen arteko, eta oro har, gizakion arteko harremanak horrelako inguruneetan?”.

Hiri baratzegintza bultzatzen

Aurten ere “Hiri baratzegintza ekologikorako hastapen ikastaroa” antolatu dute Campuseko baratzean. Unibertsitateko ikasle, irakasle eta langileek lehentasuna duten arren, edonorentzat irekia egonen da. Martxotik aurrera, zortzi saio egingo dituzte, eta alde teoriko eta praktikoa izanen ditu: nola diseinatu eta landu ortu ekologiko bat, zeintzuk diren mantenu lanak, nola aprobetxatu hondakin organikoak konpostaren bidez, zeintzuk diren sasoiko produktuak, landareen eta gure osasuna nola uztartu… hamaika irakaspen jasoko dituzte partaideek.

Eta ortutik jasotzen dituzten produktuekin zer? Honela dio Zuazagoitiak: “Neguko bankala jartzen dugu normalean: ilarrak, babak, tipulak, berakatzak eta abar jasotzen ditugu. Eta, gehienetan, ikasleak eurak dira baratzeko fruituak etxera eramaten dituztenak”.

ITURRIA: Argia  aldizkaria