11. GJH: HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK
Energiari buruzko material didaktikoa.
1. SARRERA

HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK
Denboraren joanean eratutako giza kokaguneen lurralde eremuaz hitz egitea da hiriaz jardutea. Ekosistematzat jo liteke hiria, non izaki bizien erkidego bat garatzen eta giza espeziea nagusi baita, inguru fisikoa oso eraldatu batekin.
Izaki biziduna denez gero, hiriak materialak eta energia trukatzen ditu, eta horri esker lortu du hartan bizi diren izakiak —pertsonak, batez ere— aritzea, garatzea eta ugaltzea.
Gure inguruko hiriek azken bi mendeotan izandako bilakabidea aztertuz gero ikus daitekeenez, baliabide energetiko eta materialen oso mendeko dira indarreko hiri ereduak, gero eta lurralde eremu urrunagoetatik baitatoz, eta, gainera, mota guztietako isuriak nahiz biztanleen osasunerako eta bizi kalitaterako eraginak sortzen dituzte, bereganatutako hiri eredua (habitata) erabiltzean eta mantentzean ematen dituzten zerbitzuak direla kausa. (Nondik)
Hiri iraunkor bat honako zazpi ezaugarriok dituena da:
Bidezko hiria, ekitatean oinarritua
Hiri polita, non artea eta kultura bultzatzen baitira
Sormenezko hiria
Hiri ekologikoa, non eraikitako eremuaren eta paisaiaren arteko erlazioa orekatuta baitago
Pertsonen arteko kontaktua errazten duen hiria
Komunitateen integrazioa bultzatzen duena auzuneetan
Askotariko hiri inspiratzailea, komunitate dinamiko bat bultzatzen duena