1. SARRERA

Azken hamarkadetako garapen industrialak nekazal eremua guztiz eraldatu duela argi dago, profesionalki nekazaritzara dedikatzen diren pertsona kopurua asko murriztuz.

Industrializazio eta urbanizazio prozesu hauen ondorioz gaur egungo gizartea nekazal munduari bizkarra emanez bizi dela esan daiteke.

Hala ere, oraindik ere baserri eta landa eremuetan nekazal jarduera minimo bat aurki daiteke, gehienetan autokontsumorako eta komertzializazio lokal batetara bideratuak, eta kasu gehienetan sektore industrialaren aktibitatearen osagarri gisa.

Horregatik behar beharrezkoa ikusten da sektore honek merezi duen garrantzia azpimarratzea gizartean, bereziki kasu honetan ikastetxeetan. Tokiko nekazal ekoizpena eta elikadura sistema jasangarriago baten bilaketan oinarrituko litzateke proiektua, tokiko eragile ezberdinak mahai berean jarriz.