15.GIH: BASOAK

Basoei buruzko material didaktikoa.

1. Basoak ernatzen

Gure basoak ezagutu eta berreskuratzeko egitasmoa da. 

Ikastetxeetako ikasleek, bertako basoaren berreskurapen lanetan lagunduz, basoak ekosistema moduan duen garrantzia ezagutu eta lanketa prozesu horri erabilera didaktikoa emateko ekimena da.

Bi ardatz nagusi ditu proiektuak:

1. Ezkurretatik basoak ernatzen.

2. Inguruko basoak ezagutuz.

"Basoak ernatzen" proiektua "Ameztu Jaizkibel" proiektu arrakastatsuan oinarrituta sortu den egitasmoa da. STEAM proiektuen barruan sorturikoa, metodo zientifikoa eta naturaren ezagutza uztartzen dituena, eta hala aitortua hainbat sariri esker, nazioarteko maila duen kongresu batean egindako aurkezpenarekin eta prentsa publikazioetan. 

Ingurugelak eta Foru Aldundiak elkarlanean sustaturiko Basoak ernatzen proiektuan pauso ezberdinak aurkituko dituzu. Pixkanaka-pixkanaka, guztiok elkarrekin, ezkurretatik basoa sortzeko bidean gidatuko gaituzten pausoak.    

Argazkia: Dani Blanco (Argia aldizkaria).