ESPERIENTZIAK: STEAM + Hezkuntza Zientifikoa, Teknologikoa eta Ekintzailetza

Ikasturtero Hezkuntza Zientifikoa, Teknologikoa eta Ekintzailetzarako eskola baratzetako esperientziak hemen zintzilikatuko dira.

4. DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA ETA BATXILERGOA

16-17  IKASTURTEA:

- Leizaran  BHIANDOAIN  (Gipuzkoa): proiektu hau, 15-16 ikasturtean Estatu mailako "huertos escolares ecológicos" leihaketan finalista izan zen eta "baratze-sukalde-garapen jasangarria" tailerrean garatzen da, asteko arratsalde batean. Euskaraz: ortutik platerera

17-18  IKASTURTEA:

- Bengoetxe BHI, GALDAKAO (Bizkaia): euskara, matematika, zientziak, teknologia eta gizarte arloetan curriculuma eta baratzea txertatzeko jarduerak egin dituzte, aipatzekoa da artean edo plastikan egindako lanak.

- Beurko BHI, BARAKALDO (Bizkaia): Bizkaian baratzea lantzen  lehenetariko bat, 20 urte baino gehiago baratzea dutela, aipatzekoa da aurten egin duten esperientzia jazintoak hazteko.

Ibarrekolanda BHIBILBAO (Bizkaia): DBH eta batxilergoko  zientzia eta teknologiarekin erlazionatutako arloetan txertatu dute eta artean ere.

- Mogel Isasi  BHI, EIBAR  (Gipuzkoa): Hauspoa tailerra, barruko patioan, gurasoen partaidetza, zero kostua, bermikonposta, landare usaindunak, irakaslearen baratzeko kuadernoa

Olabide ikastola, GASTEIZ (ARABA): sagarrondoen landaketatik sagar zukua ekoiztu eta saltzeko prozesua.

- Ondarroa BHI, ONDARROA (Bizkaia): DBH, batxilerko eta heziketa zikloan zenbait ekintza egin dituzte baratzea eta currilculuma txertatzeko. Aipatzekoa da hidroponiaren inguruan egindako lana.

- Solokoetxe BHI, BILBAO (Bizkaia): Ikastetxe honek Zientzia Azokan aurkeztu zuten "Konpost Koskorrak" proiektua eskaintzen digute.

- Txingudi BHI, IRUN (Gipuzkoa): 2. DBHko aukerazko arloa, herri baratzea, hazitegia, zisare proiektua, jolasak, ebaluazio errubrika