ESPERIENTZIAK: STEAM + Hezkuntza Zientifikoa, Teknologikoa eta Ekintzailetza
Ikasturtero Hezkuntza Zientifikoa, Teknologikoa eta Ekintzailetzarako eskola baratzetako esperientziak hemen zintzilikatuko dira.
1. ESKOLA TXIKIAK
16-17 IKASTURTEA:
- Aduna HLHI - ADUNA (Gipuzkoa): arazo-egoeretatik abiatuta, negutegia egin dute, izaki bizidunen ikerketarako tailerra, izurriteen kontra erremedio naturalak erabili, proiektu oso ebaluatuz.
- Aginaga HLHI - USURBIL (Gipuzkoa): esperimentuak egin, zomorroen eragina aztertu eta azoka antolatzeaz gain, proiektua ebaluatu dute.
- San Millan HLHI - ZIZURKIL (Gipuzkoa): baratzea behatu, arazoak aurreikusi era erabakiak hartu zituzten, baratze espirala egin, haziak etxeetatik lortu, egutegia osatu eta azoka anntolatu ere egin dute.
- Txalburu HLHI - ABALTZISKETA (Gipuzkoa): baratzeko lanez gain, ikasleek esperimentatu eta ikertzeko aukera izan dute, baita sukaldean aritzeko ere eta konposta eta insektuen hotela egiteko.
17-18 IKASTURTEA:
- Aginaga HLHI - USURBIL (Gipuzkoa): arazoen ebazpena, ilargiaren eragina landareen hazkundean eta ebaluazio irizpideak.
- Aizarna HLHI- ZESTOA (Gipuzkoa): hazi ezkutuen bila, hazien aterpea eta ebaluazioa.
- Basakaitz HLHI - AIZARNAZABAL (Gipuzkoa): zientzia taillerra, konpetentziak lantzeko jarduerak eta hazi ezkutuen bila.
- Ikaztegieta HLHI - IKAZTEGIETA (Gipuzkoa): tailerra, herri baratzean, behaketa eta arazo egoerak landuz (nola aletu eta kontserbatu babarrunak?), curriculumarekiko lotura, ebaluazioa.
- Lizartza-Orexa HLHI - LIZARTZA (Gipuzkoa): helburuak, edukiak, ekintzak eta denboralizazioa, baliabideak, arazoak eta hobetzeko proposamenak.
- Olaberria HLHI - OLABERRIA (Gipuzkoa): arazo egoerak, baratza motak, haziak, tenperaturaren neurketa, esperimentatzen.
- San Millan HLHI - ZIZURKIL (Gipuzkoa): esperimentazioa, ikerketa, behaketa; kuaderno bixia, tximeleten oasia, adituak eskolan, zientzia tailerra, sukaldaritza eta hazien bankua.
- Zerain HLHI - ZERAIN (Gipuzkoa): antolamendua, curriculuma eta lorpen adierazleak.