Aztarna ekologikoa

Aztarna ekologiko gaia garatzeko materiala
Material para trabajar la Huella ecológica

Sarrera gaiari

Definizioa

 "Gizonak badu inguru latz bat menperatzeko premia..." dio abestiak. Premia izan ala ez izan, gizakiak bizi den ingurumena

menperatu egiten du, eta horren eragina edonon ikus daiteke. Begiratu bestela, munduko biztanlego handiena duten herri eta hiriei; ezin da esan bertan naturaren legeek agintzen dutenik.

Gizakiak munduko ekosistemetan egiten duen presioa edo kaltea neurtzeko tresna bat da aztarna ekologikoa.

Lur emankorraren azalera-unitatetan (hektareatan) adierazten da, hau da, hektareatara ekartzen da giza jardueren eragina, bai baliabideak lortzeko ustiatutako lurrak zein sortutako hondakinak ere.

Beste alde batetik, Wuppertal Institutuak garatu du Material Beharrak Guztira (MBG) adierazlea, masari dagokionez, ekonomia batek produzitzen dituen ondasunetan dauden baliabide naturalen kantitatea kalkulatzeko, baita produkzio horri lotutako ezkutuko fluxuak ere (baliabide naturalak lortzeko lekuz aldatutako materialak). Adierazle hori ekonomia bateko baliabideen erabilera eraginkorra den egiaztatzeko erabiltzen da. Baliabideen erabileraren eraginkortasuna areagotzeak iraunkortasuna lortzeko aurrerapauso bat adierazten du.

Artikulu honetan gaiari buruzko sarrera bat daukazue: "Zenbakiak eta mapak"

Ezdabaida

Aztarna Ekologikoa kalkulatzeko metodoa (Rees eta Wackernagel , 1995), lurralde baten ekonomiak eragiten duen inpaktu ekologikoa kalkulatzeko sortu zen, hurrengo ideiari zentzu kuantitatiboa emateko: hiri eta lurralde asko era ez-iraunkorrean bizi dira, bizirauteko okupatzen dutena baino askoz ere espazio handiagoa erabiltzen baitute errekurtsoak lortzeko eta beraien hondakinak kanporatzeko. Beraz, beraien bizi erritmoa ezin izango litzateke mundu guztira esportatu, ez legokeelako leku fisiko nahikorik planetan.

Hau da, munduko lurralde industrializatuen eredu ekonomikoaren iraunkortasun eza zenbakitan jartzea da aztarna ekologikoa ren helburua .

Argi dago, era nabarmenean gainera, teknologia aurreratuenak erabiltzen dituzten herrialdeak direla aztarna ekologikoa handiena sortzen dutenak, askoz gehiago kontsumitzen dutelako, eta ostera aztarnarik txikiena sortzen dutenak herrialde azpigaratuak direla.

Munduko biztanleok bataz beste eragiten dugun aztarna 2,8 Ha-takoa (1996) da baina herrialde batzuetatik besteetara dauden desberdintasunak nabarmenak dira, Estatu Batuetako 12tik, Euskal Herriko 5,4ra edo Txinako 2ra adibidez.

Honegatik aztarna ekologikoak nabarmendu egiten ditu herrien artean dauden desberdintasunak. Izan ere herri garatuek ez dituzte beraien mugen barneko baliabideak bakarrik ustiatzen eta ondorioz gainontzeko herrietako ekosistemetan eragina dute.

Adibidez Estatu Espainoleko aztarna ekologikoa 5,4koa da eta ahalmen ekologikoa 2,52koa, beraz defizit ekologikoa argia da. Non ustiatzen da Hektarea multzo hori gure bizi-mailari eusteko? Eta zein litzateke ustezko “datu iraunkorra”?

Euskadiko datuak ikusi nahi izanez gero publikazio honetan dauzkazue.

Erantzuna ezagutzeko, hau da, gizaki bakoitzari dagokigun azalera kalkulatzeko, munduko eremu emankor guztiak hartzen dira kontutan: landa-lurrak, basoak, zelaiak eta itsasertzak. Horren %12 kentzen da biodibertsitatea mantentzeko gutxiengoa dela suposatzen delako, eta gelditzen den azalera, munduko populazioaren artean zatituz lortzen da ustezko “datu iraunkor” hori, gaur egun 1,6 Ha-tan dagoena.

Hona hemen, eta nahi baduzue, "Planeta Vivo" txosten interesgarria daukazue.

Aztarna Ekologikoa kontzeptuak baditu bere abantailak eta eragozpenak ere, erabilerarekin zerikusia dutenak.

Abantailak:

  • Sinplea eta erabilgarria da
  • Zientifikoki azaleratzen du gure garapen sistema eredua ez dela iraunkorra
  • Estatuak erantzukizuna eta erantzule izateko arrazoiak argi azaleratzen ditu
  • Pertsonen kontzientziazioa ahalbideratzen du
  • Kanpo zorraz jabetzea bultzatzen du

Desabantailak:

  • Kalkuluetan ez dira parametro guztiak kontuan hartzen
  • Gaur egun produktuak hemen ekoiztu eta han kontsumitu egiten dira. Aldagai hauek ez ditu era ekitatiboan neurtzen
  • Zenbait aztarna ekologiko puztuta daude “desoreka” hau dela eta
  • Emaitzak manipulatu daitezke aberastutako herrien alde
  • Parekatuta ager daitezke prozesu zeharo desberdinak jarraitzen ari diren herrialdeen emaitzak


Material osagarri moduan, eta interesatzen bazaizu, hona hemen Elhuyar aldizkariak ateretako N. Rementeriaren artikulu interesgarri bat irakurtzeko: Gizakiak arrastoa uzten du .

 

Ingurumen hezkuntzan

Guzti hau kontutan ez izatea eta kalkulua era interesatuan erabiltzea  metodoa bera hutsaltzea litzateke eta pilota berriz ere herritarren eskuetan uztea, gobernuek beraien eskuak garbituz eta sustatzen duten eredu ekonomiko basati eta ez-iraunkorrari inolako autokritikarik egin gabe.

Ingurumen Hezkuntzan badago kontzeptu hau lantzeko aukera. Gainera,diru laguntzak ematen dituzte egiten dugun kontsumoaren eragin eta neurriaz kontzientziazioa landu eta bizimodu aldaketa baten beharra azalarazteko proiektuak aurrera eraman ezkero.

Curriculum berrian ere DBHko 3 mailako Biologia eta Geologia ikasgaian, 7. blokean eduki hau agertzen da: "Oinatz ekologikoa naturaren erabilera ezberdinaren eta neurriz gaineko erabileraren adierazlea. Ingurumen-arazoari eman zaizkion erantzunak: Agenda 21".

Lantzeko modu bat zera da: aztarna ekologikoa erabiltzea munduko herrialde batzuek eta besteek natura ez dutela berdin erabiltzen eta batzuek neurriz gain erabiltzen dutela adierazteko.

Baita ere beste aukera bat da: Egungo munduko arazo nagusiak (pobrezia,
herrialde aberatsen eta pobreen arteko harremanak, gerrak, demografia, ingurumena andeatzea, espezieak desagertzea, etab.) eragiten dituzten arrazoiak aztertzea, komunikabideek emandako informazioa kritikoki erabiliz, eta bizimodu bidezkoagoak defendatzen dituzten irtenbideak identifikatzea.

Beste adibide batzuk:

Topiko hau lantzeko proposamen batzuk:
• Aztarna Ekologikoko datuetaz baliatuz munduko herrialde batzuek eta besteek natura berdin ez dutela erabiltzen hausnartzea.
Helbide honetan, herri batzuetako aztarna ekologikoa daukazue:
http://www.rprogress.org/publications/2006/Footprint%20of%20Nations%202005.pdf
• Komunikabideek emandako informazioa kritikoki erabiliz, egungo munduko arazo nagusiak eragiten dituzten arrazoiak aztertzea, , eta bizimodu bidezkoagoak defendatzen dituzten irtenbideak identifikatzea. Adibidez, pobrezia, herrialde aberatsen eta pobreen arteko harremanak, gerrak, demografia, ingurumena andeatzea, espezieak desagertzea, etab.

• Ura oso eskuragarri dugun elementua denez, lababoetan ikasleak ohizko erabilpenetan (haginak, eskuak, aurpegia,...garbitzen) frogak eginez zenbat ur gastatzen duten aztertu. Datu horiek jaso eta emaitza desberdinen arteko desberdintasunak alderatu eta taldean hausnartu.

• Interneten bidez (http://www.vidasostenible.org/) ikasle bakoitzak bere datuak sartuz berak sortzen duen aztarna ekologikoa kalkulatu . Datu horiekin egin taula bat eta emaitza ezberdinak konparatu, hausnartu eta aztarna murrizteko alternatibak proposatu.

BIBLIOGRAFIA

WACKERNAGEL, M. eta REE, W. (2001): Nuestra huella ecológica. Lom editoriala. Madrid.

IHOBE (2005): Euskal Autonomia Erkidegoko Aztarna Ekologikoa. Inguruemen Jarduketarako Sozietate Publikoa - Ihobe. Bilbo.

DOMENECH, J. L. (2007): Huella ecológica y desarrollo sostenible. AENOR -rek editatua. Madrid.

YARROW, J. (2008): 365 soluciones para reducir tu huella de carbono. Blume editoriala. Madrid.

RIECHMANN, J. (2003): Cuidar la t(T)ierra. Icaria Editoriala. Madrid.

THE EARTH WORKS GROUP (2008): 50 cosas sencillas que puedes hacer tú para salvar la Tierra. Blume editoriala. Madrid.

BALIABIDE DIDAKTIKOAK

G. ALTUNAk egindako Webquest: http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=975&id_pagina=1

INGURUGELA (2004): Paisaia: gure aztarna ekologikoa in IHITZA aldizkarian, 13 zkia. Eskurragarri hemen: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-6172/eu/contenidos/boletin_revista/ihitza_13/eu_ihitza/adjuntos/ihitza_13.pdf
La huella ecológica: sustentabilidad del concepto a hechos concretos. www.RedefiningProgress.org .Oakland
Bideo labur honetan, gure Lurra 1000 biztanleko planeta balitz moduan agertzen da eta adierazten diren zenbakiak harrigarriak dira:

Aztarna ekologikoko datuak ateratzeko webgunea: http://www.aztarnaekologikoa.org/

BESTE TOPIKOEKIKO LOTURAK
Sistema, Globalizazioa, Ekonomia, Kanpo Zorra, Zor Ekologikoa, Elkartasuna