Ekoizpen eta kontsumo jasangarria

EA21ean Ekoizpen eta Kontsumo Jasangarria lantzeko materialak

4. KOMUNIKAZIOA ETA EBALUAZIOA

KOMUNIKAZIOA

Komunikazioaren asmoa da Eskolako Agenda 21en ibilbidea eta emaitzak ezagutzera ematea eta hezkuntza-komunitateko kide guztiengana iristea. Horretarako, oso egokia da hasiera-hasieratik zehaztea zer komunikatu nahi den; adibidez, eskolako eta herriko diagnostikoaren ondorioak, ekintza-planaren ildo nagusiak, hartutako konpromisoak eta egindako proposamenak, ebaluazioaren emaitzak eta hurrengo ikasturterako aurreproiektua.

Proiektuaren hedapenerako eta komunikaziorako zenbait era:

Txoko Berdea.
Eskolako Agenda 21en eguna.

Iraunkortasunari buruzko aldizkaria edo triptikoa: proiektuaren garapenari buruzko informazioa (diagnostikoa, ekintzak, ebaluazioa…) eta iraunkortasunarekin zerikusia duten gaien aurkezpena (berriak, artikuluak, iritziak…).

Ikastetxeko komunikabideak erabiltzea (ikastetxeko urtekaria eta aldizkaria, web-orria, blog-a, irratia, intraneta…).

Tokiko komunikabidetan parte-hartzea (prentsa, irratia, telebista, aldizkaria...).

Landutako gaiari buruzko erakusketak.
Hitzaldiak, mahainguruak eta antzerkiak.

Komunikazioan garrantzi berezia dute udal-ordezkarien aurrean egiten diren Foroek, Eskolen Udal Foroek hain zuzen. Izan ere, topaleku hauetan ikasleak protagonista nagusiak dira, udalerriko ikastetxeen arteko lankidetza sustatzen da, udal-ordezkarien aurrean aurkezpena egitean, udalerriarekiko lotura indartzen da eta egingarriak diren proposamenei gauzatzeko bidea irekitzen zaie. Modu horretan ixten da Eskolako Agenda 21en eta haren oinarria den Tokiko Agenda 21en arteko lokarriaren zikloa.

Ikasleen komunikazioak ebaluaziorako erabil daitezke. Izan ere, ikasleak prozesuan zehar ikasitakoa aditzera emateko gai baldin badira, eta gainera, modu egokian egiten baldin badute, ondo barneratuta dagoen seinale argia da.

EBALUAZIOA

Ebaluazioarekin hausnarketa kritikoa egiten da Eskolako Agenda 21en prozesua berraztertzeko, baloratzeko eta hobetzeko. Komeni da ebaluaziorako ekintzak ikasturtean zehar egitea, baina proiektuaren amaiera da memento egokia helburuen lorpen-maila jakiteko eta ibilbidean egindakoa balioesteko.

Ebaluazio-prozesuan inplikatutako agente guztiek hartu behar dute parte. Ebaluatu nahi denaren arabera, jarduerak taldeka antola daitezke, hiru mementotan egiteko:

Hasierako ebaluazioa

Hasierako ebaluazio moduan har daiteke diagnostikoa. Arestian azaldu den eran, diagnostikoaren bidez ikastetxeko eta udalerriko egoeraren irudi bat lortzen da.

Komeni da diagnostikorako plan bat diseinatzea, ondo zehaztuta gera dadin zer aztertzen den, nola aztertzen den eta zer baliabide erabiliko diren. (EA21eko Koadernoaren “Diagnostikorako plana” 4. fitxa).

Diagnostikoa egindakoan, ondorioak ateratzen dira, eta horien arabera zehazten da zeintzuk izango diren lehentasunak (Koadernoaren “Diagnostikoaren ondorioak eta lehentasunak” 5. fitxa). Nabarmendutako lehentasun horiek orientabide onak izan daitezke Ekintza Planaren hobekuntza-helburuak zehazteko.

Ekintza Planaren ebaluazioa

Programa hau, batez ere, Ekintza Planean gauzatzen da (EA21eko Koadernoaren 6.fitxa), eta horregatik komeni da egindakoaren balorazioa ahalik eta zorrotzena izatea.

Ez da posible gaiaren ikuspuntu edo ikuspuntu guztiak jorratzea ikasturte batean, eta, beraz, ikuspuntu zehatz batzuk aukeratzen dira Ekintza Planean lantzeko. Kudeaketaren kasuan, ikuspuntu horiek gai zehatz modura har daitezke (adibidez, kutsaduraren gaia ikuspuntu orokorragoa da, eta uraren kutsadura, berriz, arlo horren barruko gai zehatzagoa izan daiteke). Horiek denak, curriculum- berrikuntzaz eta partaidetzaz gainera, adierazleen bitartez neur daitezke. Agendako gai nagusien ikuspuntu batzuk koadro honetan daude jasota adibide moduan.

GAI

NAGUSIAK

ESPA-

RRUAK

Eskola eta herria

Globali-zazioa

Biodiber-tsitatea

Kontsumo-ohiturak

Klima-aldaketa

Baliabide naturalak

Garraioa eta mugikorta-suna

Kutsadura

KUDEAKETA

IRAUNKORRA

Aisia

Kultura-aniztasuna

Udalerriko bertako espezieak

Paperaren kontsumoa

Energia

Baliabideen kontsumoa

Mugikortasun iraunkorra

Ura

IKUSPUNTUAK

CURRICULUM

BERRIKUNTZA

Curriculumaren egokitzapena

Hezkuntza-komunitatearen partaideen jarrera arduratsuak

Diziplinartekotasuna

Irakasleen prestakuntza

Ikasleen ikasketa

Ingurumen-arazoen konplexutasuna

Bizikidetza

Solidaritatea

PARTAIDETZA

Komunikazioa

Partaidetza udalerrian

Partaidetza eskolan

Antolakuntza parte-hartzailea

Tutoretza

Partaidetza gelan

Partaidetzarako sentsibilizazioa

Familia

Adierazleen bidez ebaluatzen diren Agendaren gai nagusien ikuspuntu batzuk

HEMEN hiru taula daude: “Kudeaketa iraunkorra”, “Partaidetza” eta “Curriculum-berrikuntza”. Taula horietan berariazko adierazleak aurkezten dira, Ekintza Planean finkatutako helburu zehatzak zenbateraino bete diren neurtzeko. Dena den, taula horietan azaltzen direnak adibide hutsak dira, ikastetxe bakoitzerako erreferentzia eta eredu izan daitezkeelakoan.

Taulak egiteko programaren zortzi gai nagusiak hartu dira kontuan, baita horiek garatzeko lantzen diren hiru esparruak ere. “Kudeaketa iraunkorra” taulan ikus daitekeenez, gai bakoitzeko (Eskola eta herria, Globalizazioa, Biodibertsitatea, Kontsumo-ohiturak, Klima-aldaketa, Baliabide naturalak, Garraioa eta mugikortasuna eta Kutsadura) ikuspuntu bana aukeratu da; beraz, zortzi ikuspuntu. Gainerako esparru bietan, berriz, edozein gairentzat egokiak diren zortzina ikuspuntu proposatu dira. Tauletan esparru bakoitzari loturiko Ekintza Planeko hobekuntza-helburu zehatz bat agertzen da eta bera ebaluatzeko adierazle berezia; modu horretan, Ekintza Planean zehaztutako helburuen betetze-mailaren balorazioa egiten da, egon daitezkeen hutsuneak antzematen dira eta, oro har, ondo doazen edo hobetu behar diren atalak detektatzen dira.

Ikastetxe bakoitzak, noski, bere Ekintza Planeko hobekuntza-helburuei egokitutako adierazleak aukeratu beharko ditu. Oso komenigarria da esparru bakoitzean adierazle horietako batzuk -esanguratsuenak- aukeratzea, urterik urtera izan duten bilakaera aztertu ahal izateko.

Hona hemen ebaluaketarako beharrezkoak diren fitxak:

Memoriaren 1.zatia
Memoriaren 2.zatia
1.evaluación (F9)
2.evaluación (F10)