Baserri/Nekazal kultura

Site: INGURUGELA-Ceida Ingurumen Hezkuntzarako Zerbitzua
Course: -EA 2030eko Ikastetxeen sarea
Book: Baserri/Nekazal kultura
Printed by: Guest user
Date: Wednesday, 26 January 2022, 3:20 PM

Description

Nekazal Kultura

1. SARRERA

Azken hamarkadetako garapen industrialak nekazal eremua guztiz eraldatu duela argi dago, profesionalki nekazaritzara dedikatzen diren pertsona kopurua asko murriztuz.

Industrializazio eta urbanizazio prozesu hauen ondorioz gaur egungo gizartea nekazal munduari bizkarra emanez bizi dela esan daiteke.

Hala ere, oraindik ere baserri eta landa eremuetan nekazal jarduera minimo bat aurki daiteke, gehienetan autokontsumorako eta komertzializazio lokal batetara bideratuak, eta kasu gehienetan sektore industrialaren aktibitatearen osagarri gisa.

Horregatik behar beharrezkoa ikusten da sektore honek merezi duen garrantzia azpimarratzea gizartean, bereziki kasu honetan ikastetxeetan. Tokiko nekazal ekoizpena eta elikadura sistema jasangarriago baten bilaketan oinarrituko litzateke proiektua, tokiko eragile ezberdinak mahai berean jarriz.

2. BALIABIDEAK

Garrantzia handia du elikadura eta nekazaritzaz aritzea eskoletan. Nekazal Kultura Eskoletara proiektuak haziak aitzakitzat hartuz, gure inguruko baserriak eta ohiturak aztertzeko aukera emango digu. Horretaz gain, baratzeetan bertako barietateak erein eta hauetatik haziak erauziz, barazkien ziklo osoa ezagutzeko aukera ere izango dugu.

Cristina Enean ekoiztutako MATERIAL DIDAKTIKOA eskuragarri dago hurrengo loturan: HEMEN