ESPERIENTZIAK: STEAM + Hezkuntza Zientifikoa, Teknologikoa eta Ekintzailetza
Site: | INGURUGELA-Ceida Ingurumen Hezkuntzarako Zerbitzua |
Course: | Eskola baratza |
Book: | ESPERIENTZIAK: STEAM + Hezkuntza Zientifikoa, Teknologikoa eta Ekintzailetza |
Printed by: | Guest user |
Date: | Thursday, 1 June 2023, 7:14 AM |
Description
Ikasturtero Hezkuntza Zientifikoa, Teknologikoa eta Ekintzailetzarako eskola baratzetako esperientziak hemen zintzilikatuko dira.
1. ESKOLA TXIKIAK
16-17 IKASTURTEA:
- Aduna HLHI - ADUNA (Gipuzkoa): arazo-egoeretatik abiatuta, negutegia egin dute, izaki bizidunen ikerketarako tailerra, izurriteen kontra erremedio naturalak erabili, proiektu oso ebaluatuz.
- Aginaga HLHI - USURBIL (Gipuzkoa): esperimentuak egin, zomorroen eragina aztertu eta azoka antolatzeaz gain, proiektua ebaluatu dute.
- San Millan HLHI - ZIZURKIL (Gipuzkoa): baratzea behatu, arazoak aurreikusi era erabakiak hartu zituzten, baratze espirala egin, haziak etxeetatik lortu, egutegia osatu eta azoka anntolatu ere egin dute.
- Txalburu HLHI - ABALTZISKETA (Gipuzkoa): baratzeko lanez gain, ikasleek esperimentatu eta ikertzeko aukera izan dute, baita sukaldean aritzeko ere eta konposta eta insektuen hotela egiteko.
17-18 IKASTURTEA:
- Aginaga HLHI - USURBIL (Gipuzkoa): arazoen ebazpena, ilargiaren eragina landareen hazkundean eta ebaluazio irizpideak.
- Aizarna HLHI- ZESTOA (Gipuzkoa): hazi ezkutuen bila, hazien aterpea eta ebaluazioa.
- Basakaitz HLHI - AIZARNAZABAL (Gipuzkoa): zientzia taillerra, konpetentziak lantzeko jarduerak eta hazi ezkutuen bila.
- Ikaztegieta HLHI - IKAZTEGIETA (Gipuzkoa): tailerra, herri baratzean, behaketa eta arazo egoerak landuz (nola aletu eta kontserbatu babarrunak?), curriculumarekiko lotura, ebaluazioa.
- Lizartza-Orexa HLHI - LIZARTZA (Gipuzkoa): helburuak, edukiak, ekintzak eta denboralizazioa, baliabideak, arazoak eta hobetzeko proposamenak.
- Olaberria HLHI - OLABERRIA (Gipuzkoa): arazo egoerak, baratza motak, haziak, tenperaturaren neurketa, esperimentatzen.
- San Millan HLHI - ZIZURKIL (Gipuzkoa): esperimentazioa, ikerketa, behaketa; kuaderno bixia, tximeleten oasia, adituak eskolan, zientzia tailerra, sukaldaritza eta hazien bankua.
- Zerain HLHI - ZERAIN (Gipuzkoa): antolamendua, curriculuma eta lorpen adierazleak.
2. HAUR HEZKUNTZA
15-16 IKASTURTEA
- Muskizko Ikastola, MUSKIZ (Bizkaia): Estatu mailako "huertos escolares ecológicos" leihaketan bigarren saia lortutako proiektua da honako hau.
17-18 IKASTURTEA
-Amorebieta-Larrea HLHI, ZORNOTZA (Bizkaia): hainbat konpetentzia lantzen dute baratzearen bidez, eta aurkezpen honetan azaltzen digute egindako antzezpenak.
-Muskizko Ikastola HLHI, MUSKIZ (Bizkaia): urteak daramatzate baratzea erabiltzen ardatz bezala haur hezkuntzan, lotura izugarria lortzen dute baratzea eta gelako lanaren artean. Aurten bideo bat konpartitu dute haien esperientzia ezagutarazteko.
-Ondarreta HH, ANDOAIN (Gipuzkoa): HHko 2. zikloan, baratzea terrazan, ikasleen aurreezagutzak landuz, baratze kuadernoan datuak jasoz.
Ugao HLHI: UGAO (Bizkaia):senda belarren inguruan lan egindute eta unitate didaktiko bat garatu.
3. LEHEN HEZKUNTZA
16-17 IKASTURTEA:
- Amaña HLHI- EIBAR (Gipuzkoa): elkarlanean garatutako proiektua, udala, ikastetxea, adimen urritasuneko taldea eta epaiketa murrizteko onura lanak eskainitako auzotarraren artean.
- Bizarain HLHI- ERRENTERIA (Gipuzkoa): eskola baratzearen eboluzioaz gain, arlo ezberdinetan burutu daitezkeen ekintzak zerrendatzen dira proiektu honetan.
- Luzaro HLHI - DEBA (Gipuzkoa): proiektu honetan informazioa jaso, baratzeko lanak egin eta baratzeko lan kuadernoan osatu da.
- Zumadi HLHI- AMEZKETA (Gipuzkoa): bideo eder honetan, ikasleak baratze txikia antolatzen eta handian lanean ikus ditzakegu, eta bertako hazien bila egindako lana ere, Pier Paul Berzaizen "baratze bat egin nahi deizut" abestiaz lagunduta.
- Zumaia HLHI- ZUMAIA (Gipuzkoa): lorategi baratzeen antolaketa azaltzeaz gain, segurtasunerako irizpideak zehazten dira proiektu honetan.
17-18 IKASTURTEA:
- Amaña HLHI - EIBAR (Gipuzkoa): bankalak, konpostagailua, lorontziak, intsektu hotelak eta kabi kutxak; zientzia astean esperimentuak.
- Kurtzebarri HLHI - ARETXABALETA (Gipuzkoa): fenologia: intsektuen etxea; hazitegia eta landareen hazkundea; azoka ekologikoa; aurrezagupenak jaso, ezagutza berriak landu, kanpo ikerketa, ebaluazioa.
- San Martin HLHI - BERGARA (Gipuzkoa): osasuna eta baratzea, hazitegiak, garaian garaikoak, landare usaintsuak, ortuko egutegia.
- Urkizu HLHI - EIBAR (Gipuzkoa): taulenak eta lorontziak, curriculumarekin lotura, esperimentuak, konpostajea, bermikonpostajea.
- Zaragüeta IPI - ORIO (Gipuzkoa): HH, LH eta DBH; esperimentuak, hazitegiaren eraikuntza, unitate didaktikoa, gurasoen laguntza.
- Zumadi HLHI - AMEZKETA (Gipuzkoa): hazi ezkutuen bila; natur zientziak, hizkuntzak eta matematika arloekin lotuta; euri uraren erabilpena; gurasoen laguntza.
- Lekeitio HLHI- LEKEITIO (Bizkaia) :baratzea tailerra LH6ko ikasleekin lantzen da talde elkareragileetako saioetan.
- Luis Briñas HLHI- BILBAO (Bizkaia): baratzearen bitazrtez lan kooperatiboa sustatzen dute gela egonkorreko ikasleekin. Esperimentazioada lan ildo bat eta ikasleak plantetauriko esperintzia azaltzeko bideo bat ikus daiteke.
- Inazio Zubizarreta: IGORRE (Bizkaia):haien helburu nagusia Eskola Jasangarri Bateruntz joatea eta ekimen oso errotuta hondakin organikoen zikloa iztea da eta eskolan sortzen duten organiko guztia, bai hamaiketakoa, bai jantokikoa konpostatzen dute.
- Markonzaga: SESTAO (Bizkaia): aurten lana handia egin dute baratzea eta curriculuma lotzeko. Haur hezkuntzatik LH 6 maila arte jarduerak garatu dituzte arazo-egoeratan oinarrituta. Hona hemen ingeleran egindako jarduera baten markonzaga vegetable garden.
-Otxartaga: ORTUELLA (Bizkaia): landare eta animalien inguruan proiektuak egin dituzte.
- Ispaster HLHI: ISPASTER (Bizkaia): baserri azoka proiektua pausoz pauso azaltzen digute.
18-19 IKASTURTEA:
4. DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA ETA BATXILERGOA
16-17 IKASTURTEA:
- Leizaran BHI, ANDOAIN (Gipuzkoa): proiektu hau, 15-16 ikasturtean Estatu mailako "huertos escolares ecológicos" leihaketan finalista izan zen eta "baratze-sukalde-garapen jasangarria" tailerrean garatzen da, asteko arratsalde batean. Euskaraz: ortutik platerera
17-18 IKASTURTEA:
- Bengoetxe BHI, GALDAKAO (Bizkaia): euskara, matematika, zientziak, teknologia eta gizarte arloetan curriculuma eta baratzea txertatzeko jarduerak egin dituzte, aipatzekoa da artean edo plastikan egindako lanak.
- Beurko BHI, BARAKALDO (Bizkaia): Bizkaian baratzea lantzen lehenetariko bat, 20 urte baino gehiago baratzea dutela, aipatzekoa da aurten egin duten esperientzia jazintoak hazteko.
- Ibarrekolanda BHI, BILBAO (Bizkaia): DBH eta batxilergoko zientzia eta teknologiarekin erlazionatutako arloetan txertatu dute eta artean ere.
- Mogel Isasi BHI, EIBAR (Gipuzkoa): Hauspoa tailerra, barruko patioan, gurasoen partaidetza, zero kostua, bermikonposta, landare usaindunak, irakaslearen baratzeko kuadernoa
- Olabide ikastola, GASTEIZ (ARABA): sagarrondoen landaketatik sagar zukua ekoiztu eta saltzeko prozesua.
- Ondarroa BHI, ONDARROA (Bizkaia): DBH, batxilerko eta heziketa zikloan zenbait ekintza egin dituzte baratzea eta currilculuma txertatzeko. Aipatzekoa da hidroponiaren inguruan egindako lana.
- Solokoetxe BHI, BILBAO (Bizkaia): Ikastetxe honek Zientzia Azokan aurkeztu zuten "Konpost Koskorrak" proiektua eskaintzen digute.
- Txingudi BHI, IRUN (Gipuzkoa): 2. DBHko aukerazko arloa, herri baratzea, hazitegia, zisare proiektua, jolasak, ebaluazio errubrika