-EA 2030eko Ikastetxeen sarea
Topic outline
-
BERRIAK
-
Errefuxiatuen Egunean, klasetik kalera
Guaixe 2023ko eka. 19a, 08:50Olaztiko Eskolako seigarren mailako ikasleek iheslarien inguruko proiektua bukatzeko elkartasun azoka antolatu dute garagarrilaren 20an, asteartean. Saldutakoarekin lortutako dirua Help NA gobernuz kanpoko erakundeari emanen diote.
Nazio Batuen Erakundeak Errefuxiatuen Munduko Eguna izendatua du garagartzaroaren 20a. Haren bidez, "mundu osoko errefuxiatuak eta desplazatuak ohoratu" nahi ditu. "Gatazketatik edo jazarpenetatik ihes egiteko beren etxea utzi behar izan duten pertsonen indarra eta kemena goratzeko” eguna izan nahi du. Nazio Batuen Erakundeak Errefuxiatuen Munduko Egunaren bidez “haien egoera zaila kontuan hartuta, errefuxiatuekiko eta desplazatuekiko ulermena eta enpatia sustatu" nahi ditu nazioarteko erakundeak, baita "iheslariek haien bizitzak berreraikitzeko erresilientzia gaitasuna" aitortu ere.
Horiek guztiak kontutan hartuta, errefuxiatuak zer diren, haien errealitatea ezagutzeko eta bestelako aspektuak ezagutzeko, Olatzagutiko Domingo Bados eskola publikoko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek Ongi etorri errefuxiatuak proiektua egin dute. Duela sei aste ekin zioten proiektuaren lanketari eta, horretan ari zirela, ikasle olaztiarrek jakin zuten Altsasuko Otadiako Kristo Deuna aterpea errefuxiatuendako aterpe bilakatu zela. Hori jakinik, haietakoren bat ezagutzeko aukera baliatu nahi izan zuten. Gonbidapena egin eta, hari erantzunez, Altsasun aterpe hartuta dagoen Siriako familia bat joan zen haien klasera hilaren 8an. Haiek bizitakoak kontatu zizkieten ikasleei.
Bestalde, errefuxiatuen alde zerbait egin nahi izan dute Domingo Bados eskolako seigarren mailako ikasleek. Aurreko urteetatik iheslarien alde lan egiten duen Help NA gobernuz kanpoko erakundea ezagutzen zuten. Erakunde hori larrialdi humanitarioetarako Nafarroako suhiltzaileen taldea da. Gobernuz kanpoko erakunde hori laguntzeko zerbait egitea erabaki zuten, horrela, errefuxiatuak laguntzen segitzeko aukera izan zezan. Horregatik, seigarren mailako ikasleek eskumuturrekoak, orri markatzaileak, pegatinak eta bestelakoak egiten ari dira. Horiek guztiak Errefuxiatuen Munduko Egunean, asteartean, salgai jarriko dituzte.
Olatzagutiko azoka asteartean bertan denez, azokan izanen dira ikasleak beraien salmahaiarekin. Eguraldiak lagunduko ez balu eskolako frontoian jarriko lukete azoka. 11:00etan hasiko dira saltzen. Haien elkartasun azokaren berri emateko ikasleek kartelak jarri dituzte herriko denda eta tabernetan. Ikasleek eta eskolak Sakanako Mankomunitatearen Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuaren laguntza izan dute.
"Errefuxiatuen kanpamendua simulatuko dute ere elkartasun azokan bertan"
Beleixe Irratia 2023ko eka. 16a, 12:00 -
Ekuadorrek zorra murriztu du natura zaintzearen truke
Zor publikoa 1.100 milioi dolar apaltzea lortu du, Galapago uharteak zaintzearen truke. Estatuak eremu babestuak indartuko ditu, itsas ekosistema garrantzitsuen ongizatea bermatuz eta galbidean diren espezieak babestuz.
Truke mota hau aukera izan daiteke klima aldaketak jotako herrialde zorpetuentzat.
Galapago uharteen inguru naturala zaintzeko konpromisoa hartzearen ordez, inoizko zor trukerik handiena egin du Ekuadorko Gobernuak, 1.100 milioi dolar murriztu baitu estatuaren zor publikoa. Antzeko tratuak egin izan dituzte beste herrialde batzuek
— esaterako, Belizek eta Barbadosek—, baina maila apalagoan.
Ekuatoretik gertu dauden eta bioaniztasun handia duten herrialde askorentzat aukera izan daiteke antzeko operazioak egitea. Izan ere, klima aldaketak gehien eragiten dien herrialdeak dira, zorpetuta daude, eta hartzekodunei ordaintzeko zailtasunak dituzte.
Honela izan da operazioa: estatuak jada salduak zituen zor tituluak erosi dizkie Credit Suissek hartzekodunei, hasieran 1.630 milioi dolar inguru balio zutenak, eta berriro salduko ditu, 656 milioi dolarrean. Aurrez Ekuadorko Gobernuak hartzekodunekin zuen 1.630 milioi dolarreko zor hori 2030., 2035. eta 2040. urteetarako ordaindu behar zuen, interes tasa gorakorrekin. Orain, 656 milioi dolar horiek %6,975eko interes tasa finkoarekin itzuli beharko ditu, 2041ean beranduenez.
Orain, 656 milioi dolar %6,975eko interes tasa finkoarekin itzuli beharko ditu Ekuadorrek, 2041ean beranduenez.
Trukean, datozen hemezortzi urteetan Galapago uharteak kontserbatzeko planak egin beharko ditu Ekuadorrek. Hala ere, inguru natural hori zaintzera bideratu beharreko diru horren gehiena ez du Ekuadorko Gobernuak zuzenean jarri beharko; izan ere, zorraren berregituraketa horrek beste 323 milioi dolar sortuko dituela kalkulatu du Credit Suissek.
Suitzako banku horren arabera, bi zatitan sortuko da diru hori datozen hemezortzi urteetan: urtean 12 milioi dolar funts berrietan, eta urtean 5,4 milioi dolar Galapagos Life Found funtsari egingo zaizkion dohaintzetan. Gainera, dohaintza horiek itsas fauna mantentzeko proiektuetan inbertituko direla dio bankuak, eta kalkulatu dute inbertsio horiek 227 milioi euroren dohaintzak erakarriko dituztela. Hala, Credit Suissek eta Ekuadorko Gobernuak kalkulatu dute datozen ia bi hamarkadetan 450 milioi dolar izango dituela Hegoamerikako herrialde hark inguru natural hori zaintzeko.
Credit Suissek eta Ekuadorko Gobernuak kalkulatu dute datozen ia bi hamarkadetan 450 milioi dolar izango dituela Hegoamerikako herrialde hark inguru natural hori zaintzeko.
Mehatxaturiko ekosistema
Galapagoak Ekuadorko kostaldetik ia mila kilometrora dagoen uhartedi bat da, eta Ozeano Pazifikoko Humboldt itsaslaster hotzak jotzen du. Itsaslaster horrek arrain mota ezberdin asko eramaten ditu Galapago irlen ingurura, eta arrantzontziak erakarri. Arazo handia dute legez kanpoko arrantzarekin, eta hainbat itsas espezie galbidean dira horregatik.
Itsasoko iguanak, Galapagoko uharteetan. GUILLERMO LEGARIA / EFE Ekuadorko Gobernuaren arabera, Galapagoetako eremu babestuak indartuko ditu —bi itsas erreserba eta parke natural bat—, eta gehitu dute horrek uhartediko itsas ekosistema garrantzitsuen ongizatea bermatuko duela, galbidean diren espezieak babestuz.
Funts berriekin, Galapago Uharteen Itsas Erreserba 130.000 kilometro koadrotik 190.000 kilometro koadrora handituko dute.
Orain, funts berriekin, Galapago Uharteen Itsas Erreserba 130.000 kilometro koadrotik 190.000 kilometro koadrora handituko dute, eta Galapago uharteditik Costa Ricako itsas mugaraino babestutako korridore bat sortuko dute, espezie migratzaileek korridore seguru bat izan dezaten.
Jatorrizko artikuluak: Zorra murriztea, natura zaintzearen truke Iñaut Matauko Rada |BERRIA |
-
Lehendakariak “Eskola Jasangarria” ziurtagiria eman die Euskadiko 25 ikastetxeri
https://www.irekia.euskadi.eus/mobile/eu/news/86193-lehendakari-entrega-centros-escolares-del-pais-vasco-certificado-escuela-sostenibleIngurugelak ateratako argazkiak: hemen
Ekainak 5:
INGURUMEN NAZIOARTEKO EGUNA
ESTATU MAILAKO IKASTETXEEK
EGINDAKO BIDEOAK
ESrenRED Estatu mailako ikastetxe eta erakunde publikoen hezkuntza ekosozialaren aldeko sare bat da.Egitura horretatik eta INGURUMEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko, ikastetxeetatik aldaketa klimatikoari aurre egiteko ekintzen bideoak bidaltzea proposatu genizuen. Ikasleek garatutako ekintzak hiru arlotan sailkatuta daude: familiarra/pertsonala, ikastetxean eta ingurunean
BIDEOAK:
Ikastetxean:Andalucia-Asturias-Euskadi-Errioxa-CV-PalenciaXesc-CVCanarias-Andalucia-Asturias-Euskadi-la Rioja-PalenciaFamilia / pertsonala:Ingurunean: -
BIZIKLETAREN NAZIOARTEKO EGUNA
EKAINAK 3
Zeleriferoa
Makina ibiltaria edo Draisiana
Hots, gizakiek beraien energia erabili beharko lukete ibilgailuak mugitu ahal izateko. Garai haietan existitzen zen "zelerifero"-ari Karl von Freiherr von Drais asmatzaileak eskulekua edo manilarra jarri zion, makina ibiltaria asmatuz.Animalien trakziorik behar ez zuten ibilgailuen eraikuntza interesgarria zirudien, 1812tik oloaren prezioaren igoeragatik eta, batez ere, 1816an, Tambora sumendiaren leherketaren ondorioz, udarik izan ez zen urtean, uzta txarrak jasotzeagatik.1817ko ekainaren 12an lehen erakustaldia jendaurrean egin zuen, bi herri ezberdinetara bidaiatuz. Makina ibiltaria edo Draisiana gaur eguneko bizikletaren aurrekaria da.Harrez gero, atal ezberdinak gehitu, aldaketak eta saiakerak eginez txirrindua hobetzen joan da. Gaur egun ezagutzen dugun bizikletan ere aldaketak ematen ari dira, aukera berriak sortuz: bateriadunak, erradiorik gabekoak, gurpiletan airerik ez dutenak...Bizikletak pertsonak modu azkarrean tokiz mugitzeko ibilgailuak dira non norberaren energia erabiliz mugitzen den. Ikuspuntu mekanikotik ikusi da zenbait kasutan pedalari aplikatzen zaion energiaren % 99a gurpilari transmititzen da; aldaketen mekanismoan energiraren % 10-15 artean gal daiteke. Honela esan dezakegu bizikletan dabilen pertsona bat lurraren gaineko izaki eraginkorrena bihurtzen da.Energia kopuru berdina erabiliz, oinezkoak baino zenbat azkarrago bidaiatuko du txirrindulariak? erantzuna amaieran duzue baino bitartean eman bueltak buruko gurpilari!!Poliki-poliki txirrinduak hirietan toki batetik bestera mugitzekogeroz eta gehiago erabiltzen dira. Errepideen zatitxo bat bizikletek erabili dezakete, espaloietan aparkaleku gehiago jarri dituzte... Baino arruntena autoekin errepidea elkarbanatzea da.Zihur berri hau irakurtzen duen %99ak autoa gidatzen duela baino bizikleta ez horrenbeste pertsonek. Zergatik?Ikerketen erantzunek diote bide-sareko baldintzetan hautemandako arriskua dela bizikletaren erabilera areagotzeko oztoporik handiena. Txirrindutik erortzean edo istripuak edukitzean era oso ezberdinetan gorputzak zartetekoa jasotzen duenez hau ekiditeko modu hoberena bizikleta ez erabiltzea da. Ondoriozta daiteke txirrindularien bide-segurtasuna hobetzeko estrategia nagusietako bat bizikleta hori erabiltzen duten pertsonen kopurua handitzea dela, mugitzeko modu normal gisa berreskuratuz, bizikletaz zirkulatzea eskubidea dela onartuz.Galderaren erantzuna: hiru aldiz azkarrago.Irakurtzeko zenbait artikulu: -
Natura parkeen Europako Eguna!
Imajina ezazu egun bat non Parke eta Eremu Babestu guztiak Europa osoan bilduko diren, euren arrakastak ospatu eta Europako Eremu Babestuen balioa eta onurak komunitateei, erabakiak hartzeko arduradunei eta, oro har, jendeari aitortuko dizkieten.
Europako lehen parke nazionalak 1909ko maiatzaren 24an izendatu ziren Suedian. Egun hori ospatzeko, EUROPARC Federazioak, 1973an sortutako erakunde paneuroparrak, Natura Parkeen Europako Egunaren ospakizuna sustatzen du 1999tik. Urtero, Natura Parkeen Europako Eguna maiatzaren 24aren inguruan ospatzen da. Helburua da pertsonak naturara hurbiltzea, edertasun naturala aitortzea eta herritarrak sentsibilizatzea eta leku horien kontserbazioaren eta kudeaketa iraunkorraren garrantziaz.
2023ko Parkeen Europako Eguna: gure sustraien gainean eraikitzeaAurten, Eremu Babestuen komunitatea batu nahi da norberaren sustraien gainean eraikitzeko! Natura Parkeak duten ondarearen ideia aztertzera gonbidapena da. Elkarrekin, kontzientzia gara dezagun ondare natural eta kultural hori etorkizuneko belaunaldientzat mantentzeko dugun erantzukizunaz, eta aurki dezagun nola eraiki dezakegun haren gainean! Gure ondarean datza gure iragana, oraina eta etorkizuna.
"Nire sustrairik sakonenetatik indarra ateratzen irakatsiko didan zuhaitz bat landatzen ari naiz".
gipuzkoanatura.eus
-
Aniztasun Biologikoaren Nazioarteko Eguna!
Aniztasun Biologikoaren Nazioarteko Eguna maiatzaren 22an ospatzen da urtero. Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ezarri zuen, biodibertsitateak gizakientzat duen garrantziari buruzko kontzientzia sortzeko eta, horren ondorioz, biodibertsitatea zaindu eta zaindu beharra etorkizuneko belaunaldientzat.
Dibertsitate biologikoa edo biodibertsitatea existitzen diren izaki bizidunen aniztasunari eta espezie bakoitzaren desberdintasun genetikoei dagokie, bai ekosistema jakin batean jaio, hazi eta garatzen diren animalia, landare eta mikroorganismoei dagokienez. Espezieekin eta haien inguruko ingurune guztiarekin gertatzen diren prozesu eta aldaketa ebolutiboak barne hartzen ditu.
Aniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmena 1992an sinatu zen, Nazio Batuen Erakundearen Lurrerako Goi Bileran (NBE). 196 herrialdek onartu zuten, eta akordioak hainbat sektoretan aplikatu ziren.
Nazioarteko tresna baliotsu honen helburua planeta osoko dibertsitate biologikoa babestea, zaintzea eta kontserbatzea da. Horrela, giza espeziea mundu askoz jasangarriago batean bizitzeko gai izatea bilatzen da, zuzentasun eta ekitate handiagoz, non baliabide naturalen banaketa pertsona gehiagorengana irits daitekeen, eta tamalez, gaur egun gosea, miseria eta heriotza jasaten duten pertsona gehiagorengana.
Gizaki guztiok mundu jasangarriago batean bizi gaitezen, beharrezkoa da ekosistema guztien babesa eta babesa ahalbidetuko duten neurri zorrotzak eta premiazkoak aplikatzea, baita ekosistema horietan bizi diren aniztasun biologikoarena ere.
Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren helburuen barruan, gizaki modernoaren erronka handienetako bati aurre egitea aurreikusten da, hau da, gizaki guztien ongizatea eta bizi-baldintzak hobetzea.
Ildo horretan, biodibertsitateak berebiziko garrantzia du, haren mende baitago bizirauteko oinarrizko premia guztiak betetzea ahalbidetuko duten jarduera ekonomiko, sozial eta kulturalak garatzea.
Aurten “akordiotik ekintzara: biodibertsitatea berreraiki” da egun honetako leloa eta ideia hau sustatzen du: mundu mailan adostutako ekintza-plan bat dugun honetan, akordioak 2030erako aurreikusten dituen neurri guztiak inplementatu behar ditugu. Horrela bakarrik lortuko dugu aniztasun biologiko babestu eta iraunkor bat 2030erako.
-
Erleen Munduko Eguna
Erlerik gabeko mundua pentsaezina da
Erleek biodibertsitate eta elikagaien segurtasunerako polinizatzaile gisa duten garrantzia funtsezkoa da gizateriarentzat..
2014an Esloveniako Erlezaintza Elkarteak www.worldbeeday.org Munduko Erleen Eguneko ekimena jarri zuen abian Esloveniako Gobernuaren laguntzarekin. Arrakastarekin: Nazio Batuek maiatzaren 2018a aldarrikatu zuten NBEren Munduko Erleen Eguna 20an.
Erleen Nazioarteko Eguna maiatzaren 20a izendatu zuen Nazio Batuen Erakundeak, polinizatzaileen garrantziaz, garapen jasangarriari egiten dioten ekarpenaz eta jasaten dituzten mehatxuez informatzeko, hausnarketa egiteko eta mundu osoko jendeari erleak modu aktiboan babesteko dei egiteko. Erleek eta beste polinizatzaile batzuek (tximeletek, saguzarrek, kolibriek...) landareen ugalketan hartzen dute parte, elikagai diren landare ugaritan ere bai
Erleak eta beste polinizatzaile batzuk, esate baterako tximeletak, saguzarrak eta kolibriak, gizakiaren jarduerek eragindako mehatxu gero handiagoaren pean daude. Erleak garrantzitsuak eta mehatxatuak dira. Landareak polinizatzen dituzte fruituak eman ditzaten, eta pozik gaude: erleek paper garrantzitsua betetzen dute gure janariari dagokionez.Plagizidek, ongarri erasokorrek, klima-aldaketek eta intsektuak eroso sentitzen diren belardi gero eta gutxiagoek erleak mehatxatzen dituzte.
Erle gehiago egongo ez balitz?
Intsektu horiek desagertzeak ondorio latzak izango lituzke gizakientzat. Erleek lurrean hazten diren landareen zati handi bat polinizatzen dutelako gertatzen da. Intsektuak hiltzen badira, jada ez dago bermatuta.
Era berean polinizazioa gure ekosistemek bizirauteko ezinbesteko prozesua da. Planetako loredun landare espezieen %90 inguru animalien polinizazioari esker ugaltzen da, berdin uzten %75 baino gehiago eta nekazalgo eremuaren %35 inguru. Ez dira polinizatzaileak elikagaien ekoizpena segurtatzen duten bakarrak, baina bioaniztasuna mantentzeko ezinbesteko giltza dira.
Helburua erleak eta gainerako polinizatzaileak babesteko neurriak areagotzea da, honek mundu mailako elikagaien ekoizpena eta garapen bidean dauden herrialdeen gosetea murriztea ekarriko duelakoan.
Guztiok dugu polinizatzaileen beharra eta ezinbesteko neurria da haien beherakada monitorizatzea eta bioaniztasunaren galerari muga jartzea
ARTIKULU INTERESGARRIAK:
"Erleak salbatu nahi badituzu, produktu ekologikoak erosi beharko dituzu"
Erleak eta aldaketa Klimatikoa
Erleen gainbeheraren eta klima aldaketaren arteko harremana aztertu dute nazioarteko adituek Bilbon
Naturan Hezten (natur aberastasunaren zaintzarako kultura zabaltzeko). Proposamen didaktikoa:
“Erlea planetatik desagertuko balitz gizakiak beste 4 urte bakarrik biziraungo lituzke” esaldia Albert Einstein zientzialari famatuari egotzi bazaio ere, badirudi esaldia ez dela berea. Hala ere, pentsatu dugu sekula nire herriko erle eta erle guztiak desagertu ezkero ze gertatuko litzatekeen?
Honi loturik, hauxe planteatzen dugu:
Polinizatzaile kopurua gainbeheran dagoela entzun dugu behin eta berriz. Liztor Asiatikoa gogor eragiten ari da eta aurten ere habi ugari aurkitu dira gure herrian, herriko sagastizaleak ere kexu dira, azken urteetan sagarrondoek sagar gutxi eta eskasak ematen dituztelako. Zergatia hausnartuko dugu eta honek izan ditzakeen ondorioetan. Zer ari da gertatzen erleekin? Zer arazo dituzte? zein eragin izan dezake honek ekosisteman? eta gugan?
Gure ikastetxe eta herrian erleen egoera nola dagoen aztertu eta proposamenak landuko ditugu.
Jane Goodall naturalista eta primateetan adituak zioen:
Ulertzen duguna, zaindu ahal izango dugu.
Soilik zaintzen badugu, lagundu ahal izango diogu.
Soilik laguntzen badiegu, salbatuko dira.
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZArako proposamen didaktikoa: ERLEAK BIODIBERTSITATEAREN ZAINTZAILE
-
EUSKAL CONFINT 2023
Confint prozesua ingurumen-hezkuntzako prozesu bat da eta planetak jasaten duen krisialdi ekosozialaren kontrako gazteen konpromisoa eta erantzukizuna bilatzen ditu.
Laster beste erronka eder bat izango dugu IRAES ikastetxeok:
Euskal Confint 2023, Maiatzaren 17an,Urdaibai Ekoetxean, Busturian.
ZER DA CONFINT?
Luziânia-n, Brasiliako kanpo aldean, 2010 ekaineko 5etik 10era Gazteen Nazioarteko I. Konferentzia: Zain dezagun planeta (CONFINT) ospatu zen. Ekintza honetan 47 herrialdeetako 12-15 urtetako 350 gazte baino gehiago elkartu ziren, estatuko bederatzi delegatuak barne, klima aldaketaren ikuspuntutik, arazo sozio-naturalei buruz eztabaidatzeko. Joan baino lehen eskolako konferentziak, estatukoak eta kontinentekoak egin ziren. Brasilen, elkar ulertzea, elkarrekin lan egin eta etorkizunerako erreferentzi bat ezartzea lortu zuten gazteek, daukagun bizitzeko eraren jasangarritasun ezaren inguruan eta beraiek bete ahal zuten paperari buruz, Planetako Gazteen Arduren Gutuna idatzi zuten. Esperientzia oso arrakastatsua izan zen eta ez zen bertan bukatu.
Konferentziaren prozesu osoaren helburu nagusiak dira:
mundu guztiko gazteak konpromiso globalez jabe daitezela lokalki,
erantzukizunak gizarte jasangarri baten eraikuntzarako bereganatuz, posible egitea eta
planeta zaintzeko gazte sare bat bultzatzea.
ZER DA CONFINT PROZESUA?
Ingurumen-hezkuntzako prozesu bat da eta gure planetak jasaten duen ingurune-krisiaren kontrako gazteen konpromisoa eta erantzukizuna bilatzen dituena.
Adin desberdineko eta herri, eskualde, erregio edo kontinente desberdineko gazteen arteko prozesu elkarreragilea da, elkarrekin ikasteko eta jokatzeko eta xede komuna batekin: planeta zaintzea.
Araututako heziketaranzko ingurumen-politikaren dimentsioa hurbiltzen duen kanpaina pedagogikoa.ZERTARAKO DA CONFINT PROZESUA?
Nazioarteko esperientzien arteko trukea bultzatzeko; gizartean partaidetza eta hezkuntza
baliatuz, mundu mailako arazoei aurre egiteko ekarpenak elkartrukatzea alegia. Ahalik eta gazte,
irakasle eta komunitate kopuru handienek planeta mailako konpromisoak tokian tokikoak berenganatzeko, erantzukizunak bere gain hartzen dituztelarik; planeta bizirik iraun dezan jasangarritasuna, justizia soziala, bake kultura eta aniztasuna, zabaldu eta sakondu ditzaten.
NOLA GARATZEN DA?
Pertsonak, gazteak bereziki, biltzen dira, proposatutako gaien inguruan eztabaidatzen dute eta akordioak beste instantzietara eraman ditzaten ordezkariak hautatzen dituzte.
Jarduera honek, non ikasleen iritzia baloratu eta errespetatua izango den, planeta eta inguru hurkoan bizi kalitatearen maila hobetzeko behar diren konpromisoak, norbanako eta kolektiboak, bereganatu ahal ditugun aitorpena bultzatzen du.
ZEINTZUK DIRA PARTEHARTZE MAILAK?
Ikastetxeko konferentzia, Erkidego autonomoko konferentzia, Estatuko konferentzia, Europako konferentzia eta Nazioarteko konferentzia. Hau izango da VII Euskal Confint, Estatuko hirugarrena eta pasa den urtean egin zen Europako bigarrena. Guztietan IRAES presentzia handia izan du.
NORK HARTZEN DU PARTE?
Euskadin, IRAES21 sareko ikastetxeko ikasleriak parte har dezake. Beti ere, prozesua hau boluntarioa dela kontuan harturik.
Estatu mailan, ESenRED-ek, estatuko eskola jasangarrien sareen sareak, antolatzen du.
-
Langileen nazioarteko egunarekin hasi zen astea bukatzear dago asteburua falta bada ere.
Honekin lotuta zenbait aukera;
Lehenik Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Elkartea. Bat egin nahi baduzue hemen duzue inprimakia non herritar bezala lanean lagundu eta sektoreari buruzko informazioa jasotzen duzun.
Bestetik Hegoak, egiten dituen proiektuei buruz non esparru desberdinak lantzen dituen:
· Gatazkak, bakea eta segurtasuna.
· Ekonomia sozial eta solidarioa.
· Garapen politikak eta nazioarteko lankidetza.
· Pentsamendu kritikoak.
Eta azken proposamena, elikadura burujabetzari buruzkoa da, Elikaherria-ren eskutik.
-
EKAINAK 5EKO EKINTZAKoordinatzaile agurgarriak:Ingurugelak ESenREDen parte hartzen du, eta estatuko beste sareekin batera, ekainaren 5erako (Ingurumenaren Nazioarteko Eguna) urtero proposatzen dugu ekintza bateratu bat.
Badakigu ikastetxeetan lan handia duzuela eta, horregatik zama gehiagorik suposatzen ez duen proposamen bat sortu dugu, ikasturtean zehar egin ahal izan duzuen zerbait islatzean datzana.Hona hemen zabaltzen dizuegun proposamena:1- MOTIBAZIOA:
Erreferentzia gisa, hemen kalkula dezakezue klima-aldaketaren aurrean duzuen konpromisoa (ez da
derrigorrezkoa, motibazio-elementu bat baino ez da):
"52 keinu klima aldaketaren aurka" dokumentua ere erabil dezakezue.
2- EKINTZA:
Bideo bat grabatzea, ikasleek garatutako ekintza bakar batekin
klima-aldaketaren aurka (bideoa euskaraz edo gaztelaniaz grabatu ahal duzue)
Ingurugelatik bideo guztiak bideo bakar batean biltzeaz eta eskegitzeaz arduratuko gara.2.1- Bideoen ezaugarriak:3- EPEAK:
Formatua: (mp4), etzana.
Gehienezko iraupena: 30 segundo.
2.2- Bideoa erreproduzitzean pantailan agertu behar den edukiak:
SAREA: INGURUGELA (Euskadi)
Ikastetxearen IZENA.
EKINTZAREN IZENBURUA. Bertan, ikasleak agertuko dira.
Bideoa erreproduzitzean pantailan agertu behar duen adibidea: INGURUGELA (Euskadi) + CEIPS AKARLANDA HLHI + "Ontziak itzultzeko makinen instalazioaren eskaera"
2.3- Nola izendatu artxiboa:
Ikastetxearen IZENA.
EKINTZAREN EREMUA: eskola, ingurunea edo familia/pertsonala
Adibidez: CEIPS AKARLANDA HLHI - entorno.mp4
Maiatzaren 23ra arte: Ikastetxe bakoitzak bere bideoa igoko du dagokion karpetara (hemen)
Ekainak 5: Bideoak argitaratzen dira (Moodlen)
Animatu parte hartzera!Besarkadak! -
URMAEL HITZA ENTZUTEAN,
ZER IRUDIKATZEN DUZU ZURE BURUAN?
Artikulu hau irakurtzen jarraitu baino lehen marraztu edo deskribatu ezazu. Ziur irakurri ondoren ezagutza berriren bat jasotzeaz gain zure ikuspuntua urmaelekiko zeharo aldatzen dela baita zure jarrera urmael baten aurrean ere.
Hasteko, argi eta gabri izan behar dugu urmaelak ez direla zulo baten eta uraren arteko konbinazio soila. Elkarketa edo konbinazioa era eta toki ezberdinetan gertatzean mota desberdinetako urmaelak sortzen dira: urez betetako ubideak, antzinako korronteetako behealdeetan, glaziarrak urtzean sortutako sakonueetan, zorupeko ur-emaria azalaraztean eta abar.
Urmaelak ekosistema oso bereziak dira non landare eta animalia asko bertan bakarrik aurkitu ahal diren, beraiek bizitzeko baldintza bereziak betetzen dituztelako.
Ur eta zoruaren arteko konbinazio horretan eremu ezberdinak bereizi ditzakegu: uraren eremua, ura eta lurraren arteko eremua eta urmaelaren kanpoaldea. Ur beharraren arabera landare eta animaliak eremu desberdin hauetan kokatuko dira: batzuk uretan bakarrik, beste zenbait ertzetan, kanpoaldean ere bai, hegan egon daitezkenak ahaztu gabe.
Urmaela irudikatzen dugunean, normalean momentu konkretu bateko urmaelaren egoera izaten da. Baino kuadro edo estatua bat bezela beti berdin mantentzen al da?
Ez. Ura, landaredia eta animaliak urtaroen arabera aldatzen doa. Ur-mailari dagokionez igo eta jeisten da, denboraldiak izan duen meteorologiari buruzko hausnarketa edo argibideak ematen dizkigu, mantenugaien gehiegizko kontzentraziotik sahiestuz baita ekosistemaren aniztasuna eraldatuz ere. Urteko momentuaren arabera landareak hazten, loratzen edo lehortzen ikus daitezke eta hauen inguruan animalia ezberdinak hosto, lore edo itzalean mugitzen.
Begiak zabaldu, ahoa itxi, belarriak erne eta lasai egon. Momenturen baten zerbait mugitu edo entzun daiteke. Soinua edo mugimendua entzun duzun alde hortara begira egon, geldi, ezer mugitu gabe eta ziur norbait ikusi ahal izango duzula.
Eguneko momentu ezberdinetan joaten bazara mugimendu eta soinu gehio edo gutxiago ikusi eta entzun ahal izango ditugu, usainez ahaztu gabe. Ez zaitez urmaeleko toki batean bakarrik egon, mugi zaitez poliki-poliki bazter ezberdinak ezagutzeko. Gogoratu makurtzen, lurrean esertzen edo etzantzen gora begira, begiak zabalik edo itxita.
Uste al duzu urmaelak zure sentimendu eta emozioak alda ditzakela?
Froga egin beharko duzu urmael batera gertutatuz eta bertan, aurretik komentatu dugun bezela, denbora pasatuz. Zu eta natura; natura eta zu. Hasi zaitez zure barnealdea lasaituz, arnasa patxadaz hartuz. Zentzumenak erabiltzean dudarik gabe emozio berriren bat sortuko dela baita sentimenduren bat ere.
Urmaelean bizi eta ikasitakoa oroitzapenean eramango duzu beti.
Irakasle bazara eraman itzazu zure ikasleak bertara eta inguruan urmaelik ez baduzue sortu ezazue bat.
https://www.urmaelaeskolan.eus/
-
Natura erdigunean duen jolastoki berria
aurkeztu dute Urduñako Herri Eskolako ikasleek
2023ko apirilaren 17an aurkeztu dute Urduñako Herri Eskolako jolastoki berria. Bi urteko metamorfosiaren ostean, espazioa birnaturalizatu, asfaltozko eremua murriztu eta pedagogia berri bati zabaldu dizkiote ateak. Eskolako ikasleak izan dira bertaratu diren familiei jolastoki berriaren txoko bakoitzaren nondik norakoak aurkeztu dituztenak.
Urduñako Herri Eskolako jolastokia birnaturalizatu dute Giltzarri Arkitektura estudioak eta El Globus Vermell proiektuak garatuz Urduñako Udalarekin eta eskolako eragile guztiekin elkarlanean. Hori talde hori!!!
Espazio bizia da gaur jendaurrean aurkeztu dutena. Izan ere, askotariko erabilerak izango ditu jolastoki berriak, eta eskolako pedagogiaren ardatz nagusietako bat bilakatuko da kanpo espazio erabilpen didaktikoa bezala.
2023ko apirilaren 17an aurkeztu dute espazioa. Eskolako ikasleak arduratu dira bertaratu diren familiei txoko bakoitzaren nondik norakoak azaltzeaz.
-
Fruta eta barazkiak plastikoan bilduta?????
Fruta eta barazkiak plastikoan bilduta ikusten jarraitzen duzu? Bada, litekeena da plastikozko bilgarri hori zure letxugan edo brokolian ez egotea araudia betetzen.
Joan den abenduan ontziei buruzko Errege Dekretua onartu zen. Dekretu horrek, salbuespenak salbuespen, plastikoz bildutako fruta eta barazkiak saltzeari uztera behartzen zituen saltokiak.
Hala ere, gaur egun, supermerkatu gehienetan ikus ditzakegu hain modu jasanezinean saldutako eta aurkeztutako produktu horiek. Batzuetan, plastiko biodegradagarriak dira, biokonpostagarriak eta abar. Azken batean, plastikoen negozioaren green-washing bat da.
Horregatik, orain behar zaitugu ez-betetze horiek identifikatzeko, Trantsizio Ekologikoko Ministerioari salatzeko eta legea betearazteko. Azalduko dizugu zer fruta eta barazki saldu beharko liratekeen jada plastikorik gabe, argazkiak egin diezazkien eta #Plastikoilegal etiketarekin sare sozialetan parteka ditzazun.
Jarraibideak:
Zer fruta eta barazki sartzen dira?
Bakarrik plastikoz bilduta datozenak eta 1,5 kg-tik beherako pisua dutenak.
Non?
300 m2 baino gehiagoko supermerkatu eta saltokietan.
Partekatu irudiak zure sare sozialetan #Plasticoilegal erabiliz eta aipatu supermerkatua, Greenpeace España ere aipa dezakezu (@greenpeace_esp).
Adibidez: Argazki hau egin dut (merkataritza izena). Ez dut #plasticoilegal gehiago nahi nire supermerkatuan».
Kanpoan uzten dira:
Fruitu delikatuak (masustak, ahabiak, marrubiak).
Era berean, ez dute balio babestutako edo erregistratutako barietate baten pean ontziratzen diren fruta eta barazkiek, edo kalitate bereiziaren edo nekazaritza ekologikoaren adierazpena dutenek, ezta ontziratu gabe saltzen direnean hondatzeko edo murrizteko arriskua duten fruta eta barazkiek ere.
Eta zer gehiago egin dezaket hori saihesteko?
Enpresek eta Ministerioak legea betetzea eta betearaztea lortzen dugun bitartean, saia zaitez, zure aukeren barruan, soltean saltzen diren fruta eta barazkien aldeko apustua egiten, eta poltsa berrerabilgarriak erabiltzen pisatzeko eta gure etxeetara garraiatzeko.Eta sasoikoak eta hurbilekoak badira, hobe!
-
Eman ordu bat Lurrarentzat
60 minutu gure planetarako positiboa den zerbait egiten.
“Planetaren ordua” 2007an hasi zen, WWF erakundeak bultzatutakoa, klima-aldaketaren arazoari arreta jartzeko. Urtero-urtero egiten da martxoko azken zapatuan, argiak norbere borondatez amatatuz; hortaz, etxeetan eta enpresetan behar-beharrezkoak ez diren argiak eta tresna elektrikoak ordubetez itzaliko dira. Denborak aurrera egin ahala, mundu osoan zabaldu da, eta mundu-mailako ingurumen-mugimendu handienetako bat bihurtu da.
Herrialde askotan ekimen desberdinak egiten dira planetaren eta naturaren kontserbazioari buruz kontzientziatzeko. Informazio gehiago nahi baduzu begirada botaiozu Earth Hour web orriari.
Argia ordubete itzaltzi
Sinboloa baino gehiago, ingurumenaren eta pertsonen aldeko mugimendu globala.
Keinu sinple bat, eraikin eta monumentuetako argiak ordubetez itzaltzean datzana.
Gaur egun, urte asko geroago, milioika pertsona mobilizatzen ditu ia 200 herrialdetan urtean behin. Egun honetan, natura gure bizi-euskarriko sistema dela gogorarazten digu, behar dugun guztia eskaintzen diguna, arnasten dugun airetik edaten dugun ureraino eta jaten ditugun eta orain gure planetaren osasuna eta, era berean, gure osasuna eta ongizatea babesteko defendatu behar ditugun elikagaietaraino.
2023an, martxoaren 25ean 20: 30etik 21: 30era argia itzaltzeko keinu sinbolikoari eusteaz gain, erronka berri bat proposatzen dizugu, eta oraintxe bertan hasiko zara!
Planetari bira eman diezaiogun taldean
Bigarren urtez jarraian #KMPorElPlaneta #VueltaAlPlaneta ekimenean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Erronka horrek itxaropen-mezua bidaltzen du kirolarekin eta haren balioekin, eta talde-lana sustatzen du, gizarte osoaren, enpresen eta erakundeen ahaleginarekin gure bizitzako karrerarik garrantzitsuena irabaz baitaiteke. Larrialdi klimatikoaren lasterketa.
Badakigu datozen 7 urteak erabakigarriak direla planeten mugen barruan eta 1,5 ° C-ko muga klimatikoaren azpitik mantentzeko; bestela, ingurumen-degradazio atzeraezineko eta klima-aldaketa sakoneko egoerara igaroko gara.
Denbora azkar eta gure kontra doa. 2023ko Planetaren Orduak ohartarazten du azkar eta irmo jardun behar dela. Hamarkada honek inflexio-puntua izan behar du, non naturaren balioa aitortzen dugun eta lehengoratzeari lehentasuna ematen diogun, gure klimarenarekin alderatuta.
Elkarrekin irabaz dezagun lasterketa hau! Balentria bat egin dezagun taldean! -
URAko emakume ikuskarien bideoaren inguruko inkesta
URA da Euskal Autonomia Erkidegoan uraren politika kudeatzen duen Eusko Jaurlaritzaren erakundea. Uholde-arriskuaren eta lehorteen kudeaketan, ur ekosistemaren babes integralean eta hornidura unibertsalean lan egiten dugu, kantitatea zein kalitatea bermatuz.
Eta, horretarako, ikuskaritza talde handi bat dugu, uren egoera aztertu, kalteak identifikatu edo zuzenketak eskatu ahal izateko ebidentziak biltzeko, edo, hala badagokio, arauari lotuta ez dauden jardunbide okerrak zigortzeko. Esparru errealean erakunde honek dituen begiak dira, eta eguneroko solaskide zuzenak dira herritarrekin. Ikuskaritza talde horretan, emakumeek gero eta presentzia handiagoa dute. Bideo honen bitartez haien lana eta esperientziak ikusarazi nahi izan ditugu.
Inkesta honen bitartez zuen iritzia jaso nahiko genuke. Eskerrik asko.
-
ERREKEN ALDEKO AKZIOAREN
NAZIOARTEKO EGUNA
MARTXOAK 14
Ur fresko osasuntsu eta doakoen maitaleek Ibaien Nazioarteko Ekintza Eguna ospatzen dute gaur, Curitiban (Brasil) 1997an jaiotako urteurrena, urtegiek eragindako arazoei irtenbidea bilatzeko lehen nazioarteko topaketan.
Jende askok oraindik ez dio jaramonik egiten ospakizun honi. Segur aski, herritar gehienek arrainen hilketei buruzko albisteak irakurtzen edo ikusten dituztenean soilik kezkatzen dira ibaiak, noizean behin ibai-ibilaldi batean ibai batera hondakin-uren isurketa ikusten dutenean edo gure bazterretan gure zibilizazioaren aztarna zorigaiztokoen lekuko direnean, modu batean. plastikozko botilak, latak, kotxeen gurpilak edo orain, pandemia garai hauetan, erabilitako maskara esanezinak... Ibaien maiz erabiltzaileak sentikorragoak dira, ur-ingurune flubialari lotutako aisialdi jarduerak egiten dituztenak, hala nola raftinga, piraguismoa, arrantza edo ibai ibilaldiak, gainera, isuri baten, arrainen hilketaren edo ibai ia lehor baten ondorioz alarma pizten lehenak izan ohi direnak, gorago dagoen presa hidroelektrikoak ez baitu emari ekologikoa errespetatzen.
Baina gaur barne uren kutsadurari, ibaien ingurumen-narriadurari eta haien biodibertsitatearen galerari buruzko kronikak -gure txertorik onena- ugaritu egiten dira prentsan, telebistan eta sare sozialetan. Gero eta herritar gehiago, nahastuta eta haserretuta, ahotsa altxatzen dute ibaien eta bertako biztanleen defentsan, banaka jokatzen saiatzen dira ibaiak eta haien ertzak ez zikintzeko edo garbitzeko, edo egoera hori iraultzeko eta horien zigorgabetasuna saihesteko legeak eskatzen ur geza eta bertako biztanleak suntsitzen edo gaizki tratatzen dituztenak. Gaur ospatu dezakegu gure uren osasunari buruz jendearen kontzientzia areagotzen jarraitzen duela, eta horrekin zaildu egiten ditugu ibaiak kutsatzen, hondatzen eta suntsitzen dituztenei eta haien aliatu politikoei; eta begi onez ikusten dugu gure uren kudeatzaileek eskala guztietan ibaien defentsan mobilizatzen diren entitateek ordezkatzen duten gizarte zibilaren iritzian eta partaidetzan gero eta gehiago fidatu behar izatea.
EZ BOTA ZARAMA
EZ BOTA OLIOA ETXETIK
KUDEATU UR BELTZAK
KONTROLATU PRESAK
Ibaien aldeko borrokak aurrera jarraitzen du eta egunetik egunera indartzen da, baina oraindik asko dago egiteko eta lortzeko. Espainian aurten plan hidrologiko berriei aurre egin beharko diegu, behin betiko pasa beharko luketen "ura banatzeko" ohiko ikuspegitik ingurumen-neurri prekario edo "osatzeko" gutxi batzuekin ondua, barneko uren egoera ekologiko ona lortzera. helburuekin eta ibaien kudeaketa eta zaharberritze neurri benetan indartsuekin, bere narriadura geldiarazteko eta iraultzeko gai dena eragiten duten "presioak" erasotuz. Ezinbestekoa da uraren eta ibai-inguruneen erabilerak birplanteatzea, ingurumen-eskakizunetara egokituz. Ibaietan benetako emari ekologikoak ezarri eta errespetatzea, erabiltzen ez diren presak ezabatzea eta ingurumenean erabiltzen direnak egokitzea, hiri-isuriak hobeto araztea edo ibaiei lekua itzuliz uholdeak kontrolatzea dira honetan ur gezarekin dugun harremana birdefinitu behar duten oinarrizko ildoetako batzuk dagoeneko aurreratua XXI. Gure ibaien osasunak behar gaitu eta erronkak jartzen gaitu, gure osasuna eta planeta osoarena horren menpe baitaude. Horregatik, gure ahotsa altxatzen jarraituko dugu, herritar gehiago hurbilduz eta haien zaintzan eta defentsan inplikatuz. Hori dela eta, gaur ibaiak bizitzeko konpromisoa berritzen dugu eta gurekin batera lan egiten duten pertsona eta entitate guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, egunero martxoaren 14a izan dadin. -
Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna
Emakumeak gora!
Emakumeak gora! da 2023ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainaren leloa, eta Emakundek bultzatu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarekin, hiru foru-aldundiekin, EUDELekin eta EAEko hiru hiriburuetako udalekin batera. Lelo horrek aldarrikatzen du gure gizarteak emakume gehiago behar dituela erabaki eta eragin postuetan.
Kanpainak, aldi berean, erakusten du zeintzuk diren emakumeei lidergo-postu horietara berdintasunez iristea eragozten dieten oztopo nagusiak, eta mito faltsuak eraisten ditu, hala nola, emakumeek prestakuntza gutxiago dutela postu horiek betetzeko, Euskadin goi-mailako ikasketak dituzten pertsona guztietatik ia % 60 emakumeak direla adierazten duten datuak emanez.
Kanpainari buruzko informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen: https://www.emakumeakgora.eus/
Informazio iturri batzuk:
STEILAS: https://steilas.eus/wp-content/uploads/2023/03/UnitateDidaktikoa_Steilas_2023_M8_EUS-def.pdf
BILGUNE FEMINISTA: https://www.bilgunefeminista.eus/eu/m8-2023-beste-zaintza-sistema-bat
EKOFEMINISMOAREN INGURUAN MATERIAL EZBERDINA: https://drive.google.com/drive/folders/1tcJoNtlPoWBiRfWx5IC_jvhvj93AlEtU?usp=share_link
KOLDO MITXELENA: https://elearning17.hezkuntza.net/012173/course/view.php?id=326§ion=3
-
BIZITZA BASATIAREN MUNDUKO EGUNA
Martxoaren 3anBizitza eta basati hitzak elkartuz gero basabizitza hitza sortzen da. Euskaltzaindiaren dokumentuetan ausnartzen badugu ‘oihan’ eta ‘mendi-alde’ esanahiekin agertzen da eskuarki. Pentsa liteke —nahiz ez den aukera bakarra— bazukeela lehenagotik esanahi zabalago bat: ‘leku jendegabe, kanpo, bazter-leku’ moduko zerbait izan zitekeen.
Bakotizaren “barne-hitzegia” arakatzean zihur hitz bat baino gehio dakizkizuela “bas”- aurrizkiaz hasten direnak hala nola: basakatu, basamahats, basurde, basasagar, basaoilo, basaporru…
Basoilo handia eta basaporruaren lorea
Baino ba al dakigu zer den basabizitza ?
Basabizitza etxekotu ez diren landare, animalia eta bestelako organismo bizidun guztiak dira. Landare eta animalia espezieak gizakiaren onurarako askotan etxekotu izan dira munduko alde guztietan, eta ingurumenean eragin handia du horrek, onerako eta txarrerako.
Zihur ez zela batere erraza izan animali edo landare basatiak etxekotzea, pazientzia eta lan asko egin zela urte askotan zehar. Jakinda horren beharrezkoak eta baliagarriak izan direla gizakien bizimodua errazteko eta hobetzeko, nolatan gaur egun ez dugula ezer egiten basabizitza mantentzeko?
Zergatik ez gara gure ekodependentziaz eta interdependentziaz jabetzen?
Zer egongo da basabizirik gabe?
Zer gertatuko litzateke planetaren erdia basabizirako utziko bagenu?
Galdera honi zenbait erantzun ematen dizkion bideoaren lotura hemen duzue
Mila eta bat galdera egin ditzakegu baino erantzunak hitzez esateaz gain ekintzez egiten hasi beharko ginateke, bai bakarlanean bai talde-lanean.
ANIMA ZAITEZTE!!
Basamahatsa eta basakatua
Informazio iturri batzuk:
-Nazio Batuen aurreko urteko kanpainaren bideoa:
-Aurtengo gaiarii buruzko argibideak: https://wildlifeday.org/es
-Animalia basatien desagertzea: https://www.nationalgeographic.com.es/naturaleza/animales-peligro-extincion-lista-que-crece-cada-ano_15217
-Desagertzear dauden landareak: https://www.ecologiaverde.com/20-plantas-en-peligro-de-extincion-y-sus-causas-1133.html
-
AMA HIZKUNTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2023
FILM MARATOIA: AMA HIZKUNTZAK MUNDUAN ETA ZINEAN EGUNA:
OTSAILAK 21, ASTEARTEA
LEKUA: Letren Fakultateko Areto Nagusia (UPV/EHU)
Sarrera doan Streaming bidez ikusi ahalko da.
Proiekzioak: https://labur.eus/WMXuW
Mahai-ingurua:
https://ehu.webex.com/ehu/j.php?MTID=m422f129d750ce93b8a83e0901ce32e7b
Otsailaren 21a Ama Hizkuntzen Nazioarteko Eguna da.
Hiztun askorentzat ama-hizkuntza hizkuntza indigena edo minorizatua da, eskolan edo familiatik kanpo nekez agertzen den hizkuntza. Sarritan, ez dira falta hizkuntza horien hiztunei buruzko aurreiritziak, eta, kasu askotan, gainera, hizkuntza biziberritzeari ekitea ia ameskeria da. Hala eta guztiz ere, ondare horren onuradun izateak hiztunentzat duen esanahiari eta balioari esker, hizkuntza indigenen eta minorizatuen hiztunen ama-hizkuntzari buruzko hausnarketa partekatzeko aukera dugu. Horren erakusgarri dira munduan zehar dauden egoera eta esperientzietara hurbiltzen gaituzten hainbat film eta dokumental. Gasteizko campuseko kide guztiek Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu dugun zinema erakustaldira joateko aukera izango dute, baita campusetik kanpoko nahi duen beste edonork ere, goizez edo arratsaldez. Era berean, streaming bidez ikusteko aukera izango du hurbildu ezin denak. Proiekzioez gain, solasaldi bat ere izango da, eta bertan aukera izango dugu ama-hizkuntza gutxituak defendatzeko hainbat lekutako zenbait eragilerekin hitz egiteko, bideratzen ari diren esperientzien eta ahaleginen berri izateko.
-
- IHAUTERI JASANGARRIEN DEKALOGOA
-
OTSAILAREN 14a ENERGIAREN MUNDUKO EGUNA
Ospa dezagun Energiaren Munduko Eguna!
Askok Maiteminduen Eguna ospatzen dute, San Valentin. Baina gaur egun bezala, 1949an, otsailaren 14a Energiaren Munduko Eguna bezala eratu zen. Energiaren erabilera iraunkorrari buruz hausnarketa egiteko eguna, iturri alternatiboen erabilera sustatzeko helburuarekin.
Gaur egun, energiaren erabilera okerraren eta gehiegikeriaren ondorioz, berotegi-efektuko gasen emisioak areagotu eta klima-aldaketa areagotu egiten da. Horregatik, garrantzitsua da energiak gure egunerokotasunean duen eginkizunaz kontzientziatzea eta ingurumenarekiko neurri iraunkorragoak hartzea.
Ekintzarik garrantzitsuenetako bat energia berriztagarrien aldeko apustua egitea da; izan ere, sistema energetiko jasangarri baten alde egitea esan nahi du, atmosferako CO2 emisioak murrizten dituena.
Gure eskualdeetako proposamenak:
https://ataria.eus/tolosaldea/1675765755294-otsailaren-14a-energiaren-munduko-eguna
Bestalde Energia aztergai dugun ikasturte honetan, Pobrezia energetikoaren aurkako astea dugu honako hau. Interesgarria izan daiteke ikastetxeetan lantzeko XXI.mendeko arazo larri hau. Nork esango luke 2023ko Euskal Herrian energia eskuragarri ez genukela izango biztanlego guztiak.
Hainbat albiste eskuragarri dituzue interneten :
· Pobrezia energetikoaren aurka (Arantza Miguel) https://goiena.eus/komunitatea/arantzamiguel/1675931885380-pobrezia-energetikoaren-aurka
· Pobrezia energetikoaren aurkako astea (Gasteiz) https://alternatiba.net/aktibitateak/pobrezia-energetikoaren-aurkako-astea-gasteiz/
Hemen duzue pobrezia energetikoa eta osasuna lotzen duen txostena Eusko Jaularitzako Osasun Sailaren eskutik:
BIDEOA
-
Emakumeak zientzian
Otsailaren 11n EMAKUMEAREN ETA NESKATOAREN NAZIOARTEKO EGUNA ZIENTZIAN ospatzen da. Hori dela eta, Ingurugelatik klima-aldaketari buruzko ikerketan emakumeek duten papera hobeto ulertzen lagunduko digun emakume bat aurkeztu nahi dizuegu: Elisa Sainz de Murieta.
Ondoko bideoan berarekin izan dugun elkarrizketa ikus dezakezue:
Eskerrak eman nahi dizkiogu Elisari elkarrizketa hau egiteko gonbitea onartzeagatik eta bere esperientzia guztiokin konpartitzeagatik.
Beste alde batetik, otsailaren 11rako lanketa egiteko baliabide batzuk dituzue hemen:
Bizilabe Elhuyar fundazioa: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/otsailak-11
Aurtengo ekimena ginkana digitala da eta “emakumeak” atalean 12 emakume zientzialariren horma-irudia deskargatzeko aukera duzue, berauen istorioa barne.
Elhuyar karta jokoa: https://www.elhuyar.eus/eu/denda/d/emakumeak-zientzian-karta-jokoa
Egutegia: https://drive.google.com/file/d/17fJfItr9WzvGUtQ4QmQ2T-JZWNIx2NEJ/view?usp=share_link
2023ko egutegi honetako egun bakoitzean zientzialari bati buruzko informazioa aurki dezakezue (emakume eta gizon).
Emakumeak zientzian web orria https://emakumeakzientzian.eus/programa-2023/
-
Gizakiok antzinatik hezegunen garrantzia ezagutu dugu, hezeguneekin lotura zuzena genuelako, hezeguneetara gauza ezberdinak egitera joaten ginelako. Gaur egun, aisialdirako leku gisa erabiltzen ditugu udako temperaturei aurre egin nahian, adibidez. Baino azken mendean hezegune asko lehortu dira nekazaritzarako lursail bihurtuz, etxeak eta errepideak eraikiz baita nahita lehortuz ere, gaixotasunak hartu genitzakeen tokiak zirela pentsatuz.
Datuak (informazio iturria: Ramsar hitzarmena*)
1900.urtetik planetako hezeguneen %64a desagertu da, konkretuki:
-Hezegune kontinentalen %69-75a.
-Kostaldeko hezeguneen % 62a.
Jolastu eta hausnartu:
Ondoren hezegune ezberdinen lehengo eta gaur eguneko argazkiak ikustea proposatzen dizuegu ezberdintasunak aurkitzeko asmoz. Euskadi, Nafarroa eta Uzbekistan-Turkmenistaneko hezegune ezberdinen argazkiak dituzue. Zuen lankide eta ikasleekin egin ditzakezue hezeguneen aldaketa ezberdinez jabetzeko.Araba: Salburua hezegunea.
Bizkaia: Nerbioiren bokalea
Gipuzkoa: Txingudi badia
.Nafarroa: Aranguren ibarra - Eskoriz hezegunea / Zolina putzua
2022ko udan bizidun guztiok pairatu ditugu temperatura altuak eta ur eskasia, modu batean edo bestean, inor ez da libratu. Larre berdeak lehenago horitu dira, zuhaitzek estres hidrikoari edo ur faltari aurre egiteko udan hostoak botatzen ikusi ditugu, leku batzuetan animaliak desagertu dira tokiz mugitu behar izan direlako, beraien betiko etxeetan janari eta edaririk ez zituztelako.
Bai, denok dakigu udan euri gutxiago egiten duela baino temperatura altuek dakartzaten ebaporazioa oso nabarmena izan da eta hezeguneak izan dira honen lekuko. Egun batetik besterako ur mailaren jetsiera begibistakoa zen, honen eraginez ur-hegaztien kopurua gutxituz, ugaltzeko garai egokia murriztuz, jaiotako kume asko gosez eta egarriz zenduz.
Guk, gizakiok ere, beste urteetan baino ur gehio kontsumitu dugu bai egarria kentzeko, bai freskatzeko baita elikagaiak eta beste gauza asko ekoizteko ere.
Atzo, otsailaren 2a, Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatu zen. Zuen ikastetxeetan zerbait egitera animatzen zaituztegu; mila gauza egin ditzakegu arazo honetaz ohartarazteko, gure jarrerak edo eguneroko ekintzak errealitatera egokitzeko eta garrantzitsuena: lurrean bizia egoten jarraitzeko.
Erronka handia dugu esku artean eta zoritxarrez ez da urte honetakoa bakarrik izango. Urteak daramatzagu gauza bera esaten baino gauza gutxi edo ezer ez egiten.
Noiz arte itxaron beharko dugu? Urik ez dugunean zerbait egiteko gai izango al gara?
Jarraian zenbait argibide eta baliabide atxikitzen dizkizuegu:
- Hezeguneak: Muskizeko hezegunea desagertu zen. Josu Erkiagari elkarrizketa. https://www.euskonews.eus/0251zbk/elkar_eu.html
- Pitillasko Aintzirari buruzko bideoa. Hezegunearen azalpena Alberto Jimenez-en eskutik (gazteleraz).
- Ramsar Hitzarmena: jarduera, argibide, dokumentuak (gazteleraz). https://www.ramsar.org/es
- Hegaztiei buruzko ikasmateriala (gazteleraz). http://medioambiente.jcyl.es/web/jcyl/MedioAmbiente/es/Plantilla100Detalle/1246988359553/Publicacion/1284497436464/Redaccion
- Txileko erdi-hegoaldeko kostaldeko hezeguneak. Ikasmateriala (gazteleraz). https://gefhumedales.mma.gob.cl/material-educativo/
- Ezkoriz - Zolinako putzua. Hegaztizaleen webgunea. http://aveszolina.blogspot.com/
- Doñanako hegazti kopuruari buruzko azken berri txarrak. https://www.epe.es/es/medio-ambiente/20221217/numero-aves-derrumba-donana-peor-80075407Urtarrileko azken berriak: Pitillaseko eta Las Cañas aintziretan hegazti murgilariak ( kopetazuriak, murgil handiak, murgilari arruntak, adibiez) desagertu dira hezeguneek ez dutelako sakonera nahikoa beraien elikagaiak aurkitzeko.* Ramsar hitzarmena gobernuen arteko hitzarmen bat da, eta hezeguneak eta haien baliabideak kontserbatzeko eta zentzuz erabiltzeko ekintza nazionalerako eta nazioarteko lankidetzarako esparru gisa balio du. Joan den mendeko 60ko hamarkadan negoziatu zuten uretako hegazti migratzaileen hezeguneen habitatak gero eta gehiago galtzeagatik eta degradatzeagatik arduratzen ziren herrialdeek eta gobernuz kanpoko erakundeek, eta 1971n Irango Ramsar hirian onartu zen ituna, eta 1975ean sartu zen indarrean. Ingurumenari buruzko itun global bakarra da, ekosistema jakin bati buruzkoa, eta Konbentzioko kide diren herrialdeek planetako eskualde geografiko guztiak hartzen ditu.
-
“Aurrea hartzeko agroekologia” topaketen zikloa
Pozten gara, Comunariarekin batera diseinatutako ziklo honen hasieraren berri emateaz. Topaketarako gune birtual bat, non, aldizka, elikadura-sistemaren funtzionamenduari eta eraldaketari buruz hausnartuko den. Orain, aldaketa klimatikoaren testuinguru bortitzak, nekazaritza industrialaren hornidura eteteak eta nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren konbentzionalizatze jarraiak zail egiten dute Ekoizpen Jasangarriaren eta Nutrizio Osasungarriaren Kultura Berri baterantz poliki-poliki eta justizia sozialeko irizpideekin aurrera egitea.
Hala ere, nekazaritzako elikagaien sistemaren zati batzuen derrigorrezko birkokatzeak eta herritarren ezinegonak, pandemiaren ondorengo mundu batean, erabateko aldaketa agroekologiko baterantz aurrera eginaraz diezagukete.
Benetan ari al da Agroekologia elikaduraren lurraldea (produktiboa, kulturala) lehiatzen? Prestatzen ari al gara, hortik eta diskurtsoetatik harago, Ingurumen-, ekonomia- eta nutrizio-krisia erraldoi bati aurre egiteko?
Gainezkatze, aurreratze eta praktika erradikalen garaia da, oraina zabaltzeko, janari txatarraren inperioaren eta Big Food_aren elikadura kontrolaren aurrean.
Ziklo honek, gure nekazaritzako elikagaien sistemak nola eraikitzen ditugun pentsatzen eta berregiten lagundu nahi du, esperientzia berri eta sendotuetatik eta berrikuntza eta mugimendu agroekologikoetatik abiatuta.
Otsailak 2 17:00 Nekazaritzako elikagaien kateen berrosatzea: agroekologia erantzun gisa?
· Isabel Álvarez, (Red Urgenci); ekologikoaren eta nekazaritza ekologikoak jasango duenaren mapa
· Ángel Calle (Koop. EcoJerte): produkzio- eta kooperatiba-ehunetik sortutako arazoak eta konponbideak
· Tomás Fuentes (Supermerkatu Kooperatiboa. La Osa): erronkak eta apustuak supermerkatu kooperatiboetatik
Debate guztiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira TRANTSIZIOAK FOROAren Youtubeko kanalean: HEMEN
Ciclo de encuentros: agroecología para anticiparnos
Nos alegra informaros del inicio de este ciclo, que codiseñamos junto a Comunaria. Un espacio virtual de encuentro donde se reflexionará, de forma periódica, sobre el funcionamiento y la transformación del sistema alimentario. Ahora que el contexto adverso del cambio climático, la interrupción de suministros de una agricultura industrial y la progresiva convencionalización de la agroganadería ecológica hacen difícil el avance suave y con criterios de justicia social hacia una Nueva Cultura de la Producción Sostenible y la Nutrición Saludable.
Y sin embargo, la relocalización forzosa de partes del sistema agroalimentario y el malestar ciudadano en un mundo postpandémico podrían hacernos avanzar hacia un cambio agroecológico radical.
¿Está la agroecología realmente disputando el territorio (productivo, cultural) de la alimentación? ¿Nos estamos preparando desde ahí para, más allá de discursos, enfrentar una SuperCrisis ambiental, económica, nutricional?
Tiempos de desbordes, de anticipaciones, de prácticas radicales para ensanchar el presente frente al imperio de la comida chatarra y el control de la alimentación por el llamado Big Food. En este ciclo queremos contribuir a pensar y rehacer cómo miramos, y sobre todo cómo (re)construimos, nuestros sistemas agroalimentarios desde nuevas y consolidadas experiencias, desde innovaciones y movimientos agroecológicos.
2 Febrero 17:00h: La recomposición de las cadenas agroalimentarias: ¿la agroecología como respuesta?
- Isabel Álvarez, (Red Urgenci); el mapa de lo ecológico y de lo que va a sufrir lo agroecológico
- Ángel Calle (Coop. EcoJerte): problemas y soluciones desde el tejido productivo-cooperativo
- Tomás Fuentes (Supermercado Coop. La Osa): retos y apuestas desde supermercados cooperativos
Todos los debates podrán seguirse en streaming en el canal de Youtube del FORO TRANSICIONES: AQUÍ
-
URTARRILAK 30
INDARKERIA EZAREN ETA BAKEAREN ALDEKO ESKOLA-EGUNA
1964tik urtarrilaren 30ean Indarkeriarik Ezaren eta Bakearen Eskola Eguna (DENYP) ospatzen da. Data Mahatma Gandhi buruzagi bakezaleari egindako omenaldi bat da, nork indarkeriarik eza eta erresistentzia baketsua defendatu eta sustatu zituen, eta 1948ko urtarrilaren 30ean hil zuten.
Egun honen helburua tolerantzian, elkartasunean, adiskidetasunean, giza eskubideen errespetuan, indarkeriarik ezan eta bakean heztea da. Hala, heziketa, arraza, kultura eta erlijio desberdineko pertsonen arteko bake eta elkar ulertzerako tresna bihurtzen dira ikastetxeak.
Bakeak asaldurarik gabe egotea esan nahi du; lasaitasun-aldi batez gozatzea, non ez zaituen inork eta ezerk hunkitzen. Bakeak esan nahi du elkar ulertzea eta elkarrekin lan egitea, era guztietako arazoei irtenbideak aurkitzeko.
Arazo zailei aurre egiteko indarkeriarik eza eta bakea ez dakarren beste edozein ikuspegik mina eta sufrimendua eragiten ditu, eta, beraz, Indarkeria Ezaren eta Bakearen Eskola Egunak konponbide baketsuak lortzeko baldintzak errazteko funtzionatzen du, Mahatma Gandhiren adibideari jarraiki.
"Ez dago bakerako biderik: bakea da bidea", zioen Gandhi bakezaleak, errespetuaren eta errukiaren balioak goratuz.Zergatik ez dituzue klasean partekatzen “Bakearen Eguneko esaldiak” eta horietaz hausnartzen? Besteak beste, Gandhi, Maria Teresa de Calcutta eta John Lennonen esamoldeak daude, mundu hobe baten alde borrokatu zuten pertsonak.
Koronabirusaren pandemia dela eta, UNICEFek nabarmendu du indarkeriak, birusek bezala, biktimak baino ez dituela eragiten. Gaitz horretan denok galtzen dugu eta, horregatik, hobe da prebenitzea sendatzea baino. Horretarako, "biolentobirusa"-ri aurre egiteko eta bakearen eta tratu onaren aldeko txertoa egitera animatzen ditugu ikastetxeak. Behin txertoa sortuta, indarkeriaren aurka inmunizatzeko txertaketa-kanpaina egiteko garaia da, bakearen eta tratu onaren osagaiei esker.
Ondorengo esteketan baliabide eta informazio ezberdinak aurkituko dituzue gai honi buruz lan egin ahal izateko:
Tratu onaren txertoa: https://www.unicef.es/educa/buentrato
Bakea eta emozioak: https://www.unicef.es/educa/biblioteca/actividad-dia-paz-trols
- Urak bakezko paisaiak marrazten ditu: https://www.unicef.es/educa/biblioteca/paisajes-de-paz-actividad-didactica
- Bakerako Hezkuntzaren Aldeko Kanpaina Globala: https://www.peace-ed-campaign.org/eu/event/international-day-of-education/2023-01-24/:
- Eskolabakegunea https://www.eskolabakegune.euskadi.eus/eu/web/eskolabakegune/unidades-didacticas
- Día Escolar de la No violencia y paz (DENYP): https://denippaz.wordpress.com/
- Zumalakarregi museoaren artxibo akotiboa: https://www.zumalakarregimuseoa.eus/eu/ekintzak-eta-zerbitzuak
-
URTARRILAK 30
EZ INDARKERIA ETA BAKEAREN ALDEKO ESKOLETAKO EGUNA
1964tik urtarrilaren 30ean Indarkeriarik Ezaren eta Bakearen Eskola Eguna (DENYP) ospatzen da. Data Mahatma Gandhi buruzagi bakezaleari egindako omenaldi bat da, nork indarkeriarik eza eta erresistentzia baketsua defendatu eta sustatu zituen, eta 1948ko urtarrilaren 30ean hil zuten.
Egun honen helburua tolerantzian, elkartasunean, adiskidetasunean, giza eskubideen errespetuan, indarkeriarik ezan eta bakean heztea da. Hala, heziketa, arraza, kultura eta erlijio desberdineko pertsonen arteko bake eta elkar ulertzerako tresna bihurtzen dira ikastetxeak.
Bakeak asaldurarik gabe egotea esan nahi du; lasaitasun-aldi batez gozatzea, non ez zaituen inork eta ezerk hunkitzen. Bakeak esan nahi du elkar ulertzea eta elkarrekin lan egitea, era guztietako arazoei irtenbideak aurkitzeko.
Arazo zailei aurre egiteko indarkeriarik eza eta bakea ez dakarren beste edozein ikuspegik mina eta sufrimendua eragiten ditu, eta, beraz, Indarkeria Ezaren eta Bakearen Eskola Egunak konponbide baketsuak lortzeko baldintzak errazteko funtzionatzen du, Mahatma Gandhiren adibideari jarraiki.
"Ez dago bakerako biderik: bakea da bidea", zioen Gandhi bakezaleak, errespetuaren eta errukiaren balioak goratuz.Zergatik ez dituzue klasean partekatzen “Bakearen Eguneko esaldiak” eta horietaz hausnartzen? Besteak beste, Gandhi, Maria Teresa de Calcutta eta John Lennonen esamoldeak daude, mundu hobe baten alde borrokatu zuten pertsonak.
Koronabirusaren pandemia dela eta, UNICEFek nabarmendu du indarkeriak, birusek bezala, biktimak baino ez dituela eragiten. Gaitz horretan denok galtzen dugu eta, horregatik, hobe da prebenitzea sendatzea baino. Horretarako, "biolentobirusa"-ri aurre egiteko eta bakearen eta tratu onaren aldeko txertoa egitera animatzen ditugu ikastetxeak. Behin txertoa sortuta, indarkeriaren aurka inmunizatzeko txertaketa-kanpaina egiteko garaia da, bakearen eta tratu onaren osagaiei esker.
Ondorengo esteketan baliabide eta informazio ezberdinak aurkituko dituzue gai honi buruz lan egin ahal izateko:
Tratu onaren txertoa: https://www.unicef.es/educa/buentrato
Bakea eta emozioak: https://www.unicef.es/educa/biblioteca/actividad-dia-paz-trols
- Urak bakezko paisaiak marrazten ditu: https://www.unicef.es/educa/biblioteca/paisajes-de-paz-actividad-didactica
- Bakerako Hezkuntzaren Aldeko Kanpaina Globala: https://www.peace-ed-campaign.org/eu/event/international-day-of-education/2023-01-24/:
- Eskolabakegunea https://www.eskolabakegune.euskadi.eus/eu/web/eskolabakegune/unidades-didacticas
- Día Escolar de la No violencia y paz (DENYP): https://denippaz.wordpress.com/
- Zumalakarregi museoaren artxibo akotiboa: https://www.zumalakarregimuseoa.eus/eu/ekintzak-eta-zerbitzuak
-
URTARRILAK 26, INGURUMEN HEZKUNTZAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Ingurumen hezkuntzaren 1.go definizio akademikoa 1969. urtean sortu zen: “Ingurumen Hezkuntza ingurumen biofisikoa eta lotutako arazoak ezagutzen duen herritarrak lortzera/sortzera bideratuta dago, formazioarekin, arazo hauek konpontzeko nola lagundu jakin eta konponbidean horiek konpontzen.
50 urte baino gehiago pasa ondoren, krisi ekosozial globala ez da arindu, larriagotu eta globalizatu egin da, gainera. Gure gizarte-ereduaren ikuspegi antropozentrikoak, eredu ekonomiko jakin/zehatz batean oinarritutakoak, arriskuan jartzen du planetako bizitza.
Hala ere, ingurumen-hezkuntza beharrezkoa den eraldaketa ekosozialaren beste elementu bat da, eta ez du aldaketa lortu, baina aldaketa txikiak ahalbidetu ditu. Hainbat fenomeno, hala nola bidegorriak, energia berriztagarrien sustapena, kontsumorako eta elikadurarako moduen aldaketak, aisialdiaren erabilera, naturara hurbiltzea eta Greta Thunbergeko klimak eragindako gelditasunaren aurkako mobilizazioa bezalako fenomenoak ezin dira ingurumen-hezkuntzarik gabe azaldu
Horregatik, hurrengo urratsa ikuspegi ekosoziala izango litzateke. Edozein erabakitan, bizitza erdigunean jartzea. Eskolan ere bai. Zer ondorio ditu erabaki horrek bizitzarako? Pertsonen egoera hobetzen al du? Izaki bizidunena? Bazterketa-arriskuan dauden taldeak bere gain hartzen al ditu? inguruko animaliak eta landareen egoera babesten al du?...
Eta guzti hau bi printzipio nagusitan oinarritzen da: erabat ekodependienteak eta interdependienteak gara. Bi printzipio horietaz jabetzea ezinbestekoa da.
Hori horrela izanik, ikuspegi ekosozialeko ingurumen hezkuntza, gure bizi-ereduaren eraldaketa ekologiko eta sozialaren bidez, munduaren kosmobisio berri bat eta etika ekosozial bat proposatzen dituen prozesu bat da. Prozesu horretan, pertsonek erabat garatzen dituzte, beraien gaitasunak eta ahalmenak eta beren eko-herritartasuna eraikitzen dute, ekodependentzia eta interdependentziaren printzipioetara egokituz, gainerako gizaki eta bizidunekiko loturak zainduz eta hezkuntzaren azken helburua kontuan hartuz: zoriontsuak izatea.
Urtarrilaren 26a Nazioarteko Ingurumen Hezkuntzaren Eguna da. Ospa dezagun eta aldarrika dezagun bere ezinbesteko garrantzia.
Hona hemen bideo batzuk:
- Karmele Llano: https://youtu.be/URgzlpgc_UY
- Ludovico Einaudi - "Elegy for the Arctic": https://youtu.be/2DLnhdnSUVs
- HEZKUNTZA EKOSOZIALA Ikus-entzunezko Hiztegia (Donostiako Sustainability Forum) https://youtu.be/h9rKYaTUcHI
- Abestia: HIBAI (Beste mundu bat)
Ahalmen handiko laborea ospatzen!
2023 ARTATXIKIAREN NAZIOARTEKO URTEA
Artatxikiak pertsonen eta ingurumenaren ongizaterako duen ahalmena zabaltzea
Nazio Batuen Batzar Nagusiak, 2021eko martxoko 75. bilkuran, 2023 urtea Artatxikiaren Nazioarteko Urtea izendatu zuen. FAO da Urtea ospatzeko ardura duen erakundea, beste alderdi interesdun batzuekin lankidetzan. Artatxikia lur idorretan haz daiteke, gutxieneko sargaiekin, eta klima-aldaketekiko erresilientea da. Beraz, irtenbide aproposa da herrialdeek beren autosufizientzia areagotzeko eta zereal inportazioekiko menpekotasuna murrizteko.
Artatxikiaren 2023ko Nazioarteko Urteak aukera emango du artatxikiaren osasunerako eta nutriziorako onurez eta klima-baldintza aldakor eta txarretan landatzeko duen egokitasunaz jabetzeko, baita politiken arreta onura horietara bideratzeko ere. Nazioarteko Urteak artatxikiaren ekoizpen jasangarria ere sustatuko du, ekoizle eta kontsumitzaileei merkatu-aukera jasangarria berriak eskaintzeko duen ahalmena nabarmenduz. NBEk 2023a artatxikia ekoizteko ahalegin handiagoa egitera dedikatzen du, haien nutrizio-propietateak eta klima-aldaketara egokitzeko erresilientzia kontuan hartuta. Read more
Promozio bideoa Ingelesez: https://youtu.be/rKvrjTrTqPQ
GJHei buruzko GAKOAK
-
SASOIKO FRUTAK ETA BARAZKIAK KONTSUMITZEAK GURE OSASUNA INDARTZEN DU
Dagoeneko ez dugu zalantzarik sasoiko eta tokiko produktuak kontsumitzea jasangarriagoa, ekonomikoagoa eta gozoagoa dela. Baina ba al zenekien osasungarriagoa ere badela? Neguko tenperatura hotzekin, gure gorputzak elikagai beroak, energetikoak eta nutritiboak kontsumitzea eskatzen digu. Badirudi hilabete hotzetan barazki eta fruituen barietatea txikiagoa dela, baina lurrak gure gorputzak hotzari, lehortasunari eta sistema immunologikoa indartzeko behar duena eskaintzen digu.
Kruziferoak; aza, kale, brokoli, azalore edo aza lonbardiarra euren nutrizio-propietateak direla eta, neguko erreginak dira. C bitaminan aberatsak dira, sistema immunitarioa estimulatzen duen eta burdina xurgatzen laguntzen digun antioxidatzailea. A bitaminan ere, betakaroteno moduan, ikusmena eta azala zaintzen dizkigutenak eta gure mukosak infekzioetatik babesten dituztenak. Gainera, kaltzio iturri asimilagarririk onenetakoa da. Eta, jakina, neguko fruta izarrak zitrikoak dira, C bitaminan aberatsak, hotzerietatik eta hainbat infekziotatik sendatzen lagunduko digutenak, oxidazio-prozesuak geldiarazten dituztenak eta lekale eta hosto berdeko barazkietatik hemoa ez den burdina xurgatzen laguntzen digutenak. Fruta zitrikoak laranjak, mandarinak, pomeloa, limoia eta lima dira. Baina zitrikoak ez dira bakarrak C bitaminan aberatsak; kiwiak, adibidez, laranja baten C bitamina bikoitza du.
Begirada naturara eta bere erritmoetara itzultzea ez da bakarrik osasungarria gure gorputzarentzat, baita gure adimenarentzat ere. Neguko kolore leun eta itzaliek lasaitasunera eta barnera biltzera gonbidatzen gaituzte. Indarrak berritzera, naturarekin kontzienteago eta lotuago bizitzen jarraitzeko.
Azpian zenbait artikulu dituzue honetan hausnartzeko:
- Garrazkiak negua argitzeko eta berotzeko
- ¿Cuáles son las frutas y verduras de invierno?
-
OPOR ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUEGU!
-
NEGUKO OPORRAK
Neguko opor jasangarriagoak ospatzeko proposamena luzatzen dizuegu Ingurugelatik.
Goiko loturetan hainbat podcast, berri, errezeta eta aholku aurkituko dituzu datozen egunotan landu ahal izateko. Honekin batera, Greenpeacek urteko sasoi honi buruzko lanketa edota hausnarketa egiteko prestatutako aurkezpena duzue hemen lotuta. Baita "Opari desberdin bat" ipuina koordinatzaile batek euskaratuta (web orri honetan gazteleraz aurki dezakezu).
OPOR AURREKO AZKEN ASTEA GOZATZEA ESPERO DUGU
-
OSASUN ESTALDURA , ERIZAIN ETA EMAGINEN KOPURUA
Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) helburu nagusietako bat da bilioi bat pertsonak kalitatezko osasun-arreta jasoko dutela bermatzea. Etorkizun hurbilean, 2023 baino lehen, erronka gisa ezarri da 1.000 milioi biztanleri ematea estaldura unibertsala.
Helburu horrekin, eta behar adina baliabide ez dituzten herrialdeei euren zerbitzu-kartera eratzen laguntzeko, OMSk Aholku Batzorde Tekniko bat osatu du, eta bere eginkizuna izango da herrialdeen ezaugarriak kontuan izango dituzten eta horietara egokituko diren osasun-prestazioen paketeak garatzea.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko kide bat, BIOEFen egungo zuzendaria dena, da nazioarteko 15 adituk osatutako aholkulari-talde horretako kideetako bat.
Euskadik orain dela urte asko ezarri zuen bertan bizi diren pertsona guztientzako osasun-estaldura unibertsala, eta erreferentzia da teknologien ebaluazioan, arreta-zerbitzuen karteretarako prestazioak hautatzeko metodo gisa.
Beste aldetik, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) Erizainen eta Emaginen Nazioarteko Urtea izendatu zuen 2020a. Haren hitzetan, zeregin erabakigarria dute osasungintzan erizainek eta emaginek, harreman zuzena eta eraginkorra baitute herritarrekin osasun-aholkuak emateko, familia-plangintzan parte hartzeko, zein txertoak jarri eta gaixoen zaintza jarraia egiteko. Hortaz, 2030erako garapen jasangarriaren helburuak gauzatu eta osasun-estaldura unibertsala lortzeko, munduan 9 milioi erizain gehiago behar direla jakinarazi du OMEk. Batetik, pazienteak zaintzeko baliabide gehiago izan ditzaten, baina baita osasun-politikan parte hartu eta erantzukin-postuetan ardurak har ditzaten ere.
Izan ere, 2030rako garapen jasangarrirako helburuen artean daude, besteak beste, familia-plangintzako zerbitzuetarako sarbide unibertsala ziurtatzea; bost urtetik beherako haurren heriotza-tasa % 2,5era murriztea; hiesaren, tuberkulosiaren eta malariaren epidemiak amaitzea; botika eta txerto seguruak denon eskura jartzea; substantzia adiktiboen gehiegizko erabilera saihesteko neurriak indartzea; eta nabarmen murriztea airearen, uraren eta lurraren kutsaduraz gaixotutako eta hildakoen kopurua.
Hala, erizainak XXI. mendeko osasun-erronken erdigunean jarri beharko liratekeela dio OMEk. Gogorarazi du erizainak osasun-langileen % 50 osatzen dutela. Are gehiago, herrialde askotan, zerbitzu medikoetarako lehenengo zerbitzu eta bakarra ere izaten dira. Ezagutza teknikaz gain, intuizio eta sentsibilitate handia eskatzen duen lana da erizain eta emaginena; esaterako, gaixoak zaintzeko, edo erditzen ari diren emakumeak eta heriotza ate-joka duten pertsonak laguntzeko. Haien lanak ikusarazi eta indartzeko beharra aldarrikatu du OMEk.
IRAES DELEGATUAK NON ETA CONAMAN
(Conferencia Nacional de MedioAmbiente) CONAMA-eko Ingurumen Hezkuntza Taldeak proposatu zuen ESENREDko Ikasleen CONFINTeko ordekariak parte hartzea aurtengo 16. CONGRESOAN.
https://photos.google.com/u/3/photo/AF1QipP37xPRcjItXIwvK3JroG24x-KrNU4R9CP1tDwv
#esenred
https://iraes21-ikasleak.blogspot.com/2022/12/iraes-delegatuak-non-eta-conaman.html
Taldean gonbitaturik zeuden 2 euskal ikasleen ordezkari, Euskal Confint 2022ean aukeratuak, AMAIUR ARTETXE, AndraMari Zornotzako Ikastolakoa, eta ANDREA SAEZ, Zumaiena Ikastetxekoa.
Hara joan ginen azaroak 20an CONAMA bilerak aurreprestatzeko eta zer eta nola egin beste Confint delegatuekin adosteko.
Astelehenak 21ean, Trantsizio Ekologikorako Ministroarekin argazkia aterata CONOMA hasi ginen eta aho bete hortz geratu ziren Alvarok, Palenciako delegatua, halako galdera Ministroari bota zuenean "Elkarte eta gobernuen arteko harremanak eskatzen dituzu, baina ez legoke ondo belaunaldien arteko harremanak ere lortzea non nagusiek eta gazteek adosten dituzten etorkizunari begirako ekintzak?"
Gero lan egiteko sortu genituen mahai inguru hauek:
ALDAKETA KLIMATIKOA
KONTSUMO ARDURATSUA ETA JASANGARRIA
BIODIBERTSITATEAREN GALERA
Mahai inguru horietan, denetariko lagunak egon ginen lanean: ingumumen langileak, irakasleak, adituak ... eta geuk ere, besteak pare, parte hartu genuen gakoak lortzeko.ABENDUAK 3: EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
EUSKARAK 365 EGUN
1949an aldarrikatu zuen Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE), euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna mundu zabalera adierazteko.
Hitzordu hartan, 1948ko abenduaren 3an alegia, Frantzisko Xabier Deunaren egunean, egun hori euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzeko eguna izatea erabaki zen. Une horretan egindako aldarrikapenak dioen bezala:
“[…] ez bakarrik hiriburuetan, hirietan, Euskal Herriko herrizketan, baizik eta euskal gizataldeak dauden lekuetan ere, jaioterritik gertu edo urrun egon arren”.
1995. urtean Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izango zela ezarri zuten Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak. 1995ean ere Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, ENE instituzionalizatu egin zutenOspakizun honen mugarria Eusko Ikaskuntzak 1948an Baionan ospatu zuen VII Kongresuan dago.
Andres Urrutia euskaltzainburuak idatzitako testua, Euskararen Eguna dela eta.
1949ko Euskararen Eguneko idatzia.
EUSKARAREN EGUNA EGUNERO - LOA eta LAIA. Marrazki bizidunak euskaraz
17+1 GIHa: Hizkuntza eta kultur aniztasunaren bermea.
-
KONTSUMISMO BASATI, IRRAZIONAL ETA EUTSIEZINARI EZ!
Black Friday dela eta egun batzuk daramatzagu kontrolik gabe kontsumitzeko mezu eta irudiak jasotzen medio desberdinetatik. Hasiera batean kontsumitzaileentzat postitibotzat har zitekeena, orain publizitatearen etengabeko bonbardaketa bihurtu da modu basatian eta inolako neurririk gabe kontsumitzeko. Mezu horiek batzuetan antsietate-espiral batera garamatzate, non erabat galtzen dugun benetan behar duguna eta merkatuak berak sortzen digun beharra bereizteko gaitasuna. Horri buruz pixka bat hausnartzeko eta zentzutasuna berreskuratzeko, ikasleekin lantzeko zenbait artikulu interesgarri dituzue jarraian.
- https://www.argia.eus/albistea/ostiral-beltzaren-harira-gehiegizko-kontsumismoak-ingurumenean-eragiten-dituen-ondorio-larriak-azaleratu-ditu-greenpeacek/inprimatu
- https://reasna.org/eu/kontsumitzen-al-zaitu-kontsumoak/
- https://www.gazteberri.eus/?p=12267
-
AZAROAK 25: EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Beldur barik bizitzaren alde
Ostiral honetan, azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna aldarrikatzen da. Ingurugelatik bat egiten dugu ekimen honekin eta beldur barik bizitzaren alde lelopean berresten dugu emakumeen eskubideekiko eta emakumeenganako indarkeria mota guztien aurkako borrokarekiko konpromisoa. Honez gain, honako eraldaketa ekosozialean hezkuntzak duen funtsezko garrantzia adierazten dugu.
Hemen duzue Ekofeminismoa, feminismoaren eta ekologiaren arteko topaketatik sortu zen mugimendua, ezagutzeko zenbait baliabide.
- Ekofeminismoa: genero-ikuspegia kontzientzia ekologistan
- Ekofeminismoa, ekologismoaren eta feminismoaren batura
- Ekofeminismoa, garatzeke dagoen teoria. Ingurune-feminismoaren gatazken hastapenak
- Zer da ekofeminismoa? Elkarrizketa Yayo Herrerorekin eta Urduñako Ekoizpen egitasmo agroekologikora bisita (bideobatekin, gaz.)
- Vandana Shiva | Ekofeminismoa, eta emakumeen, naturaren eta etorkizunaren dekolonizazioa (bideoa, eus)
- Ekofeminismoa ulertzeko gako batzuk
Amaitzeko, Izaroren LIBRE abesti zoragarria. Bizi nahi dut libre! -
EUSKARALDIA
Badator Euskaraldia!
2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da.
-
Guden ingurumenaren esplotazioaren aurreko prebentziorako nazioarteko eguna
Aurreko igandean guden ingurumenaren esplotazioaren aurreko prebentziorako nazioarteko eguna izan zen.
2022ko irailaren 29an mundu osora zabaldu zen Nord Stream 2 gasbidean zuloak agertu zirela. Demostratu ez bada ere, sabotaia izan dela uste da, Errusiak Europaren aurkako energiaren gudan eragindakoa. Argi dago Europarentzat kalte larria eta energia eskasia eragin duela, horrek dakartzan arazoekin. Baina, ingurumen kalterik ba al dago ekintza honen ondorioz?
Hau da Alemaniako Ingurumen Ministerioak gas ihesen ondorioez ohartarazi duena: “Haren arabera, isuriek ez dute itsas ekosisteman kalte larririk eragingo; bai, ordea, atmosferan. Ministerioak zehaztu duenez, guztira 300.000 tona metano isuriko dira. Hau da: Danimarkak urtebetean isurtzen duenaren herena gutxienez, eta Frantziak isurtzen duenaren %4-7. Gas hori CO2a baino kaltegarriagoa da, autoritateen arabera —zehazki, metano tona batek 25 tona CO2k adina berotzeko gaitasuna du, hogei urteko epean—.” Berria
Honekin lotutako berri ugari ikus dezakegu azken boladan: Ukrainako gerrak bultzatutako energia politikari eutsiz gero karbono dioxido isuriek goia joko dute 2025ean eta 2.8 gradu berotuko da Lurra gasen isuria apaltzen ez bada adibidez.
Ikus daitekeen bezala, gerrak klima aldaketan eragin zuzena du, baita jasangarritasunean (energia, ura eta janari hornidura murriztean). Gerratea dagoen herrialdeetatik ihesi doazen pertsona kopurua ere %15ean handitu da iaztik NBEren arabera. Berria.
Biktima ugari ditu gerrak, umeak barne. Haurrek Hitza liburua argitaratu berri da Josu Zabaletak euskaratuta bigarren mundu gerrako haur errefuxiatuen hitzak biltzen dituena berria
-
Eskoletako Urmaelen Sareko III:Topaketak
Informazio gehiago:
Eskoletako Urmaelen Sarea
-
Animen gaua, Santu Guztien eguna eta Hilen eguna
Hurrengo asteartea jai eguna dugu EAEan, Santu Guztien Eguna hain zuzen ere ospatzen da. Santu Guztien Eguna fededunek santu baten jaieguna huts egin izana barkatzeko jaieguna da berez, eta egun horretan, Euskal Herri osoan, sendiko hilak oroitzeko hilerrietara joateko ohitura dago. Azkenengo urteetan gero eta ohikoagoa egiten da gure herri eta hirietatik Halloween ospakizunarekin lotuta dauden ekimenak eta mozorroak ikustea. Gaur egungo Halloweengo ohiturek aldaketa handiak izan dituzte, eta erlijioarekin harremanekin ez duen mozorro jai garrantzitsu bat bihurtu da. Ospe hau komertzioaren publizitateak eta zineak eman dion bultzadarengatik izan da baina jatorriz, XIX. mendean Ipar Amerikara irlandar migratzaileek eraman zuten ohitura da.
Nahiz eta askok ez jakin, duela hamarkada batzuk Euskal Herriko txoko askotan oso zabalduta zegoen gure Halloween propioa ospatzeko ohitura: Urriaren 31n Arimen Gaua. Iluntzean haur eta gazteak bide bazterretan arbi eta kalabaza hustuetan kandelak ezkutatzeaz gain, etxez etxe eske errondak egiten ziren, neguan ospatzen diren beste jai ezagunetan bezala.
Animen gaua Eibarreko baserrietan.
Informazio gehiago:
Animen gaua. Euskal Mitologiaren ataria.
https://sites.google.com/a/amaroa.com/www/sinesmenak/animen-gausa
Baliabideak:
Animen gaua. Musua disko-liburua.
Animen gaua ipuintxoa. Pirritx, Porrotx eta Marimotots.
Coco pelikula
-
ESenREDeko irakasleen VII. Sinposioa (Valsain, 2022ko uztailaren 4tik 6ra)
Estatuko leku eta ikastetxe desberdinetako 65 irakasle bildu ziren CENEAMeko egoitzan (Centro Nacional de Educación Ambiental) 3 egunez, ESenREDeko (Escuelas hacia la Sostenibilidad en Red) teknikariek antolatutako sinposioan. Bertan haien ikastetxeetako proiektu berritzaileak aurkezteaz gain, gai ezberdinen inguruko tailerretan parte hartu ahal izan zuten irakasleek (kurrikulum berriaren ingurukoa, Agenda Urbana, Ikasketa eta Zerbitzua…) eta ikastetxeen arteko taldekatzeak bilatzeko unea ere izan zuten.
Sinposioaren hasiera
Sinposioari hasiera eman zioten Hezkuntza Ministeritzako, CENEAMeko eta ESenREDeko ordezkariek.
Jarraian Mamen Artero eta Katia Huesok hitzaldi interesgarria eskaini ziguten: “la renaturalización de la mirada, los espacios y tiempos educativos”, eta naturan hezteko garrantzia eta onurak izan zituzten hizpide.
Arratsaldean irakasleen elkartrukeak hasi ziren, eta haien ikastetxeetako ingurumen proiektu esanguratsuak aurkeztu zituzten.
Lehen egun horretan Lekeitioko eskolako Aitor Sanchezek Talentuz metodologia aurkeztu zuen, ikas komunitateen baitan lerratzen dena. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan kokaturiko proiektuak elkarbizitza ardatz hartuta Zientziak, Hizkuntzak eta Arteak talde lanean eta begirada soziokultural, ekologiko eta dialogiko batetik lantzen ditu.
Ikas Komunitatea Lekeitioko Eskola Publikoa
https://www.youtube.com/watch?v=fi0HFcnoLQU
Lehen eguneko gau horretan Lurraldeek zaporeak dituzte izeneko afaria antolatu zen jendeak haien herrietatik ekarritako janari eta edari ohikoekin.
Bigarren egunean, goizean, Bilboko Jesuitinas ikastetxeko Asier Bustinzak hartu zuen hitza. Ikasketa eta Zerbitzuko proiektua eraman zuen bertara, Bilboko Babesa deiturikoa. 11. GJHaren baitan (hiri eta komunitate jasangarriak), eta aliantza sendoekin, ibilbide berde eta historikoa sortu dute jendearentzat, ikasle zein ikas komunitatearen parte hartze aktiboari esker.
Jesuitinas Bilbao desarrolla la cultura ODS
https://www.youtube.com/watch?v=acd6pyBj2uI
Egun horretan lehenago aipaturiko tailerrak egon ziren, eta CONFINT prozesuari buruzko formazioa ere bai.
Arratsaldean Eduardo Ochoa de Aspururen txanda heldu zen. Gasteizko Egibideko irakasleak kutsatzaile emergenteak: laborategi bat komunean izeneko proiektuaren nondik norakoak kontatu zizkigun. Eguneroko higiene- eta kosmetika-produktuen substantzia kimikoen berri eman zuen, hondakin-uren araztegiek ezabatu ezin dituztenak, eta gure etxeetatik aterata ibai eta itsasoetara bidaiatzen dutenak, haiek kutsatuz. Ikastetxeko ikasleak, familiak eta hezkuntza-komunitatea kontzientziatu nahi izan dituzte, eguneroko higiene- eta garbitasun-ohituretan bereziki.
Azken eguna ikastetxe ezberdinetako irakasleen artean proiektu amankomunak edo taldekatzeak egin ahal izateko erabili zen. Ebaluazioa egin zen amaiera aldera, Ingurugelako Mikel Entziondok gidatua, eta bukatzean ekitaldia itxi eta hurrengo urtera arte agurtu ginen. Esperientzia ederra izan dela adierazi du han egondako jendeak, gomendagarria oso eta errepikatzeko modukoa.
Aitor, Asier eta Eduardo Euskadiko IRAES 21 taldeko ordezkariak Segovian
Informazio gehiago:
VII Simposio de docentes ESenRED 2022
https://www.youtube.com/watch?v=AwgaBCusGkY
ESenRED (bloga)
https://esenred2030.blogspot.com/p/que-es-esenred.html
La comprometida variante ética de ESenRED (Escuelas hacia la Sostenibilidad en Red)
-
-
XII. EUSKAL CONFINT
2022ko maiatzaren 11n Euskal CONFINT ikasleen konferentzia ospatu zen, Busturiako Madariaga Dorretxean.
CONFINT ideia Brasilen sortu zen eta han ospatu zen nazio arteko I. konferentzia orain dela 15 urte, ikasleek hitza hartzeko eta beraien erantzukizunak zabaltzeko helburuarekin. Gazteek, zer esan handia dutelako planetak dituen erronka nagusien inguruan.
Maiatzaren 11ko eguna laburbiltzen duen bideoa ikusgarri dago hemen:
XII Euskal CONFINT
Gazteak gaztea aukeratzen duela CONFINT prozesuko oinarrietako bat da. Horri jarraituz, XII. Euskal Confint-eko ordezkari bozketa prozesua aurrera eraman zen eta Euskal CONFINT-eko IRAES21 taldeko 8 lagunen ordezkaritza berria hautatu zen:
- Zumaiako Zumaiena ikastetxeko Andrea.
- Zornotzako Andramari ikastolako Amaiur.
- Elorrioko Elorrio BHI ikastetxeko Maddi.
- Oñatiko Oñati BHI ikastetxeko Aiert.
- Elorrioko Elorrio BHI ikastetxeko Haizea.
- Loiuko Urdaneta ikastetxeko Haizea.
- Iurretako Orobiogoitia BHI ikastetxeko Pello.
- Zumaiako Zumaiena ikastetxeko Kira.
Eta haiekin batera, beste hiru lagun ordezko moduan.
- Galdakaoko Eguzkibegi ikastolako Aritz ordezkoa
- Zornotzako Andramari ikastolako Txomin ordezkoa
- Barakaldoko El Regato ikastetxeko Irene ordezkoa
Zorionak aukeratuak izan zaretenoi. Erantzukizun handia ere izango duzue, izan ere Euskal CONFINT-eko parte hartzaileak ordezkatu beharko dituzue estatuko CONFINT-ean. Zorionak ikasle denoi ikasturtean zehar eta maiatzaren 11n egindako lanagatik!
Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu IRAES 21 IKASLEAK bloga, eta bideo gehiago dituzue sarean, XII. CONFINT-ean sortutako adierazpen desberdinekin.
- Zumaiako Zumaiena ikastetxeko Andrea.
-
Lehendakariak “Eskola Jasangarria” ziurtagiria eman die
Euskadiko 31 ikastetxeri
Iñigo Urkullu lehendakariak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiarekin eta Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzekin batera, “Eskola Jasangarria” ziurtagiria eman die gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Eskolako Agenda 2030 Programan parte hartu duten hogeita hamar ikastetxe publiko eta itunduri.
Busturiako (Bizkaia) Ekoetxea Urdaibain egin den Gobernu Kontseiluaren ondoren izan den ekitaldian gainerako sailburuak ere bildu dira, eta bertan parte hartu dute ehun bat ikastetxek, irakaslek, eta baita ikastetxeei dagozkien udal ordezkariek eta udalerrietako alkateek ere.
Ziurtagiria jaso duten ikastetxe horiek IRAES 21-jasangarritasunaren aldeko eskola-sarean daude, eta bertan batera bultzatzen dute irakasleek, ikasleek, irakasle ez diren langileek eta familiek jasangarritasunerako hezkuntza. Guztiek gainditu dute auditoretza bat, berrikuntzaren, kalitatearen eta ingurumenarekiko konpromisoaren alde egin duten apustuagatik saritzen dituena.
Topaketan zehar, 5 ikaslek, ziurtagiria lortu duten ikastetxe guztien ordezkari gisa, jasangarriak izateko egiten dituzten ekintzak deskribatu dituzte.
Berri osoa HEMEN
-
POZOITURIKO OPARIAK:
ARROPAREN INDUSTRIAREN KALTEAK
Koordinatzaile batek bidali digu hurrengo albistea. Gure eskualdean, eta ziur asko beste zenbaitetan, 12. Garapen Iraunkorrerako Helburua aukeratu dugu datorren ikasturtean lantzeko: ekoizpen eta kontsumo arduratsuak.
Asia aldean, baldintza oso txarretan gehienetan, ekoitzitako arropa Ipar Hemisferioan kontsumitzen dela jakin badakigu. Guk arropa horiek gehiago ez ditugunean nahi eta birziklatzeko erabakia hartuz gero, arropa guzti horren %10 bat ezin izaten da ez birziklatu ezta berrerabili ere. Azken horren ehuneko handi bat Afrikako herrialde batzuetara bidaltzen dugu, bereziki Kenya, Ghana edota Tanzaniako Mitumba azoketara.
Eta han zer? Irakurri artikulu osoa:
Naizetik hartutako irudiaTestua eta gaia lantzeko hamaika proposamen edota galdera:
1) Zer gertatzen da Mitumba azoketara heltzen diren fardoekin? Non bukatzen dute?
2) Arropa horren ehuneko handi bat sintetikoa da. Zer esan nahi du horrek? Zer suposatzen du?
3) 12. GJHaz gain, zein GJH gehiago erlazionatzen dira arroparen (erabilia zein berria) esportazioen gaiarekin?
4) Zergatik salatzen du Greenpeace GKEak “fast fashion” delakoa?
5) Ba al du arroparen ekoizpenak urarekin zerikusirik?
6) Modaren industriak berotegi gasen zein % igortzen du atmosferara? Ikertu zeintzuk diren industria kutsatzaileenak berotegi gasei dagokienez.
7) Eta zergatik eragiten du guzti honek elikagaien katean? Gizakiari ere eragiten al dio?
8) Egin irudi bat (eskema antzekoa) arroparen zikloa kontatuz, nondik nora doan adieraziz, zein ehuneko doan nora, zein ondorio dituen herrialde desberdinetan etab.
9) Celia Ojeda-Martinezek dio artikulu amaierarantz “negozio eredua” dela aldatu behar dena. Hausnartu horren inguruan. Arazo horri aurre egiteko modu gehiago daude? Taldean komentatu.
10) Artikuluan zirkulartasunaren narratiba azaltzen da. “Zirkularra” al da arropa hori? Zergatik?
11) Eta zein da zure iritzia gai honi buruz? Zure esku zerbait badagoela uste duzu? Ikasgela edota ikastetxe bezala zerbait egin daiteke honen aurrean? Zerbait egingo duzue?
Testuari laguntzeko zazpi baliabide:
Poisoned Gifts (Opari Pozoituak) ikerketa orijinala (ingelesez)
https://es.greenpeace.org/es/sala-de-prensa/informes/poison-gifts/
Irratian Celia Ojeda-Martinez, Greenpeaceko Biodibertsitate eta Kontsumo arduraduna, gai honi buruz:
El país que se convirtió en vertedero de ropa usada de los países ricos
Ropa abandonada en desierto de Atacama, Iquique, Chile
El desastre ambiental detrás de tu armario
Ekonomia zirkularra
ZER DA EKONOMIA ZIRKULARRA?
-
Udaberria ez da jada aspaldi zena
Gure nagusiek ahotan izaten dute sarritan beraien garaian gauzak bestelakoak zirela. Hobeak ziren edo ez, hori beste kontu bat da. Baina, zientziak arrazoia eman die gai baten: egungo urtaroak ez dira lehengoak bezala. Izan ere, gaurko neguak laburragoak dira eta udaberriak goizago etortzen zaizkigu.
Urtaro-erritmoekin zerikusia duten fenomeno biologikoen azterketak erakutsi du udaberria hilabete bat aurreratu dela azken urteotan. Fenologia da fenomeno biologikoak aztertzen dituen zientzia. Fenomeno horiek urtaro-erritmoetara egokituta agertzen dira aldizka, eta klimarekin zerikusia dute.
Fenologiak, besteak beste, urteko landareen eta intsektuen ziklo biologikoak, zuhaitzen eta zuhaixken garapenean ikusitako aldaketak eta hegaztien migrazioak aztertzen ditu. Informazio hori garrantzitsua da klimaren azterketetarako eta nekazaritzarako ere, urtaro-erritmoen aldaketak eragina baitu laboreetan.
Erreportaje osoa HEMEN -
Maiatzaren 11n Euskadiko Biodibertsitatearen Interpretazio zentroan (Busturian), XII. EUSKAL CONFINT konferentzia ospatuko da.
Azken bi ikasturteetako konferentziak online izan eta gero, jardunaldia oso berezia izango dela aurreikusten da.
Berezia, nola ez, aurreko ikasturtean parte hartu duten eta estatuko CONFINT-ean egon diren ikasle ugari bideratzaile lanak egiten ibiliko direlako, eta aurtengo ikasleei komunikazio-tailerretan (manifestua egiten, denbora-kapsula, komikia, antzerkia, dantza, murala…) laguntzeaz gain, saioaren aurkezle ere izango dira. Izan ere, ikasleek gidaturiko konferentzia honetan ikastetxe desberdinetako ikasleriaren arteko parte hartzea, elkarlana eta indarrak bateratzeko gogoa elkartuko dira, denoi eta hurrengo belaunaldiei eragiten dien gai baten gainean eztabaidatu eta ikastetxeetan aurrera eraman daitezkeen erantzun posibleak bideratzeko: larrialdi klimatikoa.
Eta nola ez, aurten gogotsu datozelako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 23 ikastetxetako ikasle kontzientziatu eta motibatuak, egoera honen aurrean zeresana eta zeregina dutela argi dutenak.
Ikasle horiek eskola jasangarrien IRAES sarearen partaide dira, eta ikasturtean zehar lan desberdinak egiteko biltzen egon dira, ikastetxean bertan CONFINT bat antolatzeraino. Lan horren testigantza IRAES 21 ikasleak taldeko blogean duzue: http://iraes21-ikasleak.blogspot.com/
Euskal CONFINT honetan datorren ikasturtean estatuko CONFINT-era joango diren ordezkariak ere hautatuko dira. Konferentzia honen printzipioak argiak dira:
- Ikasleak ikaslea hautatzen du.
- Ikasleak ikaslea hezten du.
- Belaunaldi batek beste batetik ikasten du.
Egitaraua prest dago. 70 ikasle baino gehiago eta 9 bat bideratzaile daude deituta.
Astean zehar Sukarrietan Urdaibai Ingurumen Hezkuntza Proiektuko irakasleekin lanean dauden ikasleak ere etorriko dira beraien CONFINT prozesuko emaitzak denokin partekatzera.
Ikasleek beraiek aurreko konferentzietan adierazi bezala… orain ez bada, noiz? Guk (ikasleok) ez badugu egiten, nork?
-
«Hezkuntza eraldatzailerako dimentsio ekosoziala» web mintegia
Ministerioak, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziarekin (AECID) lankidetzan, «Hezkuntza eraldatzailerako dimentsio ekosoziala» izeneko web mintegia antolatu du, maiatzaren 4an eta 5ean modu birtualean egingo dena. Ekitaldi hau MEFPek eta AECIDek garapen iraunkorrean oinarritutako hezkuntza eraldatzailearekin duten konpromisoaren adierazgarri da.
Gaur egungo mundua gero eta interkonektatuago dago eta interdependentea da; ondorioz, hauskorragoa eta kalteberagoa da mota guztietako arriskuekiko, batez ere ingurumen- eta gizarte-arriskuak, egungo gatazka eta gerren ondorioz areagotu egiten baitira. Era berean, ekoizpen- eta kontsumo-ereduak biodibertsitatearen galera handia eta klima-aldaketaren ondorioak areagotzea eragiten du, eta sentsibilitate gutxi erakusten du garapen iraunkorrarekiko. Alde horretatik, gure munduak, gero eta globalagoak, erronka eta erronka ugari ditu aurretik, bai tokian tokikoak, bai globalak.
Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda eta bertan zehazten diren helburuak dira lehen aipatutako erronka eta erronka guztiei erantzuteko oinarri egokia. Herrialde guztiek modu unibertsalean landu behar dituzte eta pertsonei eta planetari arreta ematen diete, eta mundu hau baketsuagoa, oparoagoa eta erakundeen eta pertsonen arteko aliantzekin egiteko diseinatuta daude.
Gure ikasleek jakitun izan behar dute eta prestatuta egon behar dute erronka horiei aurre egiteko, ez bakarrik beren ingurune hurbileko kide izateko zentzuarekin, baita komunitate globaleko kide izateko zentzuarekin ere. Gainera, kide izate hori ikuspegi etiko batekin oinarritu behar da, aldaketarako eragile bihurtu ahal izateko, egungo statu quo-ari aurre eginez; hau da, beharrezkoa da ikasleei aldaketa ekosozialerako eragile gisa ahalduntzea erraztuko dieten tresnak ematea.
Gure hezkuntza-sistemak xede horretarako eraldatzen ari dira, ikasleek planeta eta pertsona guztien bizitza hobetzeko jardun dezaten, justizia sozialaren, elkartasunaren eta inklusioaren erantzukizunaren ikuspegitik.
Web mintegi hau dimentsio ekosozialetik abiatuta kokatzen da. Hezkuntza errealitate ekologikoago eta kolektiboago batekin bat etorriz interpretatzeko modu bat da, giza eskubideen defentsan eta gizarte inklusibo, justu, solidario, baketsu eta iraunkorragoetako kide izatean oinarritua.Gainera, ekitaldiak hezkuntza eraldatzailea barne hartzen du, GJHen 4.7 helburuan deskribatutako hezkuntza moten helburu eta metodologia komunekin definitua, garapen iraunkorrerako hezkuntza eta munduko herritartasuna barne. Garapen jasangarriko helburuak lortzen laguntzeko eta Klima Aldaketari buruzko Parisko Akordioa betetzen laguntzeko eskumenen hezkuntza-proposamena da. Azkenik, web mintegia Docentes para el desarrollo programaren barruan kokatzen da, AECIDek eta Ministerioak koordinatuta, eta pobrezia desagerrarazteko eta giza garapen iraunkorra sustatzeko konpromisoa duten herritarrak eraikitzeko lan egiten du.
Informazio gehiago eskuratzeko eta izena emateko hemen. -
JASANGARRITASUNA ETA GENEROA,XXIX. JASANGARRITASUNERAKO HEZKUNTZA TOPAKETETAN
Bueltan dira berriz ere Ingurugelak antolaturiko Jasangarritasunerako Hezkuntza Topaketak. Aurtengoak apirilaren 29an izango dira, eta pisuko bi osagai izango dituzte: gaurkotasun eta interes handiko gaia batetik, eta Topaketak egingo diren gunea berezia, bestetik. Izan ere, aurtengoak, 75. urteurrena ospatzen duen Aranzadi Zientzia Elkarteren Donostiako egoitzan egingo dira.
Jasangarritasunerako Hezkuntza generoaren begiradatik izango da topaketen leloa, eta izenburuak dioen bezala, genero-berdintasunaren eta iraunkortasunaren arteko bi norabidetako harremana izango da hizpide. Izan ere, gure planetaren iraunkortasunean eta hezkuntzaren alorrean, generoaren ikuspuntua txertatzea ezinbestekoa da.
Egitaraua osatzeko garaian, gaian erreferenteak diren bi hizlari elkartzeko parada bikaina izan du Ingurugelak. Lucía Iglesias (Santiagoko Unibertsitatea) eta Yayo Herrero (Garúa, Saberes y Proyectos Ecosociales S.L.) hizlarien ponentziak izango dira entzungai. Hori gutxi ez eta, bi ikastetxe ezberdinetako esperientziak ere aurkeztuko dira (Urnietako Magale eta Iurretako Orobiogoitia BHI) bertan. Ekitaldia amaitzeko, mahai-inguru bat osatuko da hizlariekin, gaiari loturiko hausnarketa, iritzi trukaketa eta galderak egiteko aukera emanez.Izena-emateko: -
Korrika birtuala. Korrika egin Amazoniaren alde
Kilometro batzuk korrika egiteko asmotan?
Alboan eta Entreculturasek arrazoi on bat ematen dizugu hori egiteko.
Zabalik daude jada "Korrika egin kausa baten alde. Korrika egin Amazoniaren alde" lasterketarako inskripzioak, modu birtualean. Ez dago aitzakiarik!:)
Edizio honetan, Alboan-ek bat egingo du lasterketa solidarioen zirkuituarekin, "Kausa" baten alde, Entreculturas GKEarekin batera, Amazoniaren defentsa eta bertan bizi diren herri indigenen eskubideak babesteko funtsak lortzeko erronkarekin.
Egin behar duzun guztia da:- Sartu izena emateko orrian. Hementxe bertan
- Aukeratu egin nahi duzun modalitatea
- Egin Korrika! Gogoratu, apirilaren 3ra arte baino ez duzu
Zure inskripzioarekin Amazonia eta bertan bizi diren herrien eskubideak defendatzen lagunduko duzu.
Animatu eta parte hartu. Ordura arte, egunaz gozatzera! -
Aste berezia
Azken aste hau berezia izan da guretzat. Astelehenean Basoen Mundu-eguna izan zen eta asteartean Uraren Mundu-eguna.
Argiako efemerideetatik jakin ahal izan dugu Exxon Valdez petroliontziaren ezbeharra 1989ko martxoaren 24an izan zela Alaskan.
Efemerideekin jarraituz, Eduardo Galeano idazleak ere bere "Los hijos de los días" liburuan zenbait hitz dedikatu zizkion John D. Rockefeller-i, maiatzaren 24ko datarekin, La fabricación del poder izeneko testuan.
Eta Eduardo Galeano idazlea zergatik aipatu dugun galdetuko duzue agian. Astelehenean Poesiaren Mundu-eguna ere ospatu zelako. Baso eta ur gabe ez genuke poesiarik. Orriak, hostoak, edertasuna, lasaitasuna... eskaintzen dizkigu basoak, eta ura ere inspirazio "iturri" izan da hainbat artistarentzat.
Hori dela eta, aste berezi hau ospatzeko gai horiek uztartzea erabaki dugu, musikaz eta poesiaz gozatzeko.
Basoetaz ari zaigu, besteak beste, Joseba Sarrionandia "Sorterriko koblak"
honetan, eta Mikel Laboaren ahotsaz mintzo da natura (6 izeneko diskoan, 1985ean argitaratua).Anari Irla izan (2009) diskoko "Isla" “
” abesti honetan ura, irla, baleak, arrainak… aipatzen dizkigu, baina ez da horretaz bakarrik ari noski.Eta Gary Snyder handiaren Dillingham, Alaska, The Willow Tree Bar poema euskaraturik hurrengo kantua egin zuen Ruper Ordorikak "Guria ostatuan" (2019) diskoan: Munduko ostatuetan.
.Federico García Lorcak El manantial poema idatzi zuen 1919an. Los planetas talde granadarrak aurten kaleratu du (mende bat beranduago) hiri bereko poeta handiaren bertso horiekin izen bereko kantua
, "Las canciones del agua" (2022) diskoa aurkituko duzuena.Eta bukatzeko, "Los planetas" taldetik planetaren ordura. Larunbatean planetaren ordua omen da, 20:30etatik 21:30etara. Ordu bakarra (gutxiegi agian) planeta bakarra dugula gogorarazteko. Bere baso, ur, musika eta poesiarekin, baina bakarra hala ere.
Informazio gehiagorako
- Argia efemerideen kanala https://www.argia.eus/efemerideen-kanala
- Planetaren orduko irudia hemendik atera dugu: https://www.zarautz.eus/eu/-/planetare-ordua-2022
- Basoen Mundu-egunari buruz https://www.un.org/es/observances/forests-and-trees-day
- Uraren mundu egunari buruz https://www.un.org/es/observances/water-day
-
Desazkundea, mehatxu edo aukera
Desazkundea proposatzen dute gero eta zientzialari gehiagok ingurumen-larrialdi globalari aurre egiteko irtenbide gisa: hazkunde ekonomiko mugagabeari uko egin, eta gizarte honetako produkzio- eta kontsumo-ereduak aldatzea. Jasangarritasuna eta giza ongizatea hobetu ditzakeela diote, hausnarketa sakon bati helduz gero. Ekonomiaren, antropologiaren eta hirigintzaren ikuspegitik heldu diogu eztabaidari.Coloradoko Unibertsitateko hainbat zientzialarik gizartea desazkunderako prestatzen hastea proposatu dute berriki. Izan ere, iragarpenek diote herrialde aberatsetako hazkunde ekonomikoa asko motelduko dela: biztanleria zahartzen ari delako, ekonomia produkzio-sistema batetik zerbitzu-sistema batera pasatzen ari delako, zor publiko zein pribatua eutsiezina delako... Ikertzaileen ustez, gure garaia —etengabeko hazkunde ekonomikoarena— anomalia historiko bat besterik ez da izan. Iraultza industrialean hasi, eta gure begien aurrean emango du bere azken hatsa. Gizakion historian inoiz izan den hazkunde ekonomikorik bortitzena izan da.Sortu duen kolapso ekologikotik ateratzeko, ez da nahikoa teknologia berdeek egin dezaketen ekarpena. Karbono gutxiko teknologia guztien potentziala aztertu dute, eta teknologia horien hedapen baikorrena ere ez litzateke nahikoa izango 2050rako proiektatutako energia-eskaerari erantzuteko. Beraz, desazkundea gizarteak kontzienteki aukeratu dezakeen irtenbidea ere bada.
Houstoneko Unibertsitateko D. Vollrath ekonomia-ikertzailearen arabera, giza ongizatean izan diren aurrerapenek berek sortu dute hazkunde ekonomikoaren beherakada. Hain zuzen, emakumeek eskubideetan emandako aurrerapausoek ekarri dute jaiotze-tasa murriztea eta, beraz, eskulana gutxitzea; eta ondasun materialak hainbeste ugaritu izanak eragin du zerbitzu-ekonomiarantz aldatzea. Beraz, giza ongizateko aurrerapenek eragindakoa bada desazkundea, zergatik ulertu mehatxu gisa?
Arazo edo aukera, desazkundeak erronka ekonomiko eta sozial nabarmenak ekarriko dituela uste dute Coloradoko ikertzaileek, eta, prestatu ezean, ondorio gogorrak eragin ditzakeela. Hasteko, herrialde aberatsetan, belaunaldi hau izango da bere gurasoek baino aberastasun-maila txikiagoa izango duen lehenengo belaunaldia.
Desazkundeak ekar ditzakeen aukera eta erronkei buruz galdetu diegu Amaia Pérez Orozco ekonomialariari, Xabi Odriozola Ezeitza antropologoari eta Miren Vives Urbieta arkitektoari.
Erreportaje osoa HEMEN -
Isildu dira txori kantuak
Aurreko belaunaldiarentzat «paradisua» zen goizean esnatu eta txori kantuak entzutea nonahi. Baina gizakia naturatik gero eta urrunago bizi da, hirietan nagusiki, eta txori kantuak gero eta urrunago eta pobreago entzuten dira.Munduko populazioaren herena jada hirietan bizi da. Urbanizatze prozesu azkarrak etenik ez duela dirudi eta gizakiaren bizimodua aldatzen ari da. Gailu elektronikoek sekulako indarra hartu dute azken urteetan, gizartearen arauak eta bizitza estiloa moldatzeraino.
Bitartean, eremu urbano horretatik kanpo, natura deitzen diogun gune horretan, beste mundu bat hasten da gizarte hiritartuarentzat. Gero eta ezezagunagoa den “mundu paralelo” bat; bizirauteko beharrezkoa zaigula jakinagatik, urrun ikusten dugun mundu bat.
-
Ingurugelan ekimen honekin bat egiten dugu! BIDEOA
-
Gabriele Galimberti argazkilari italiarra beti dabil munduan zehar abentura, istorio eta jende interesgarriaren bila. Bere azken proiekturako, "Toy Stories" izenburukoa, Gabrielek munduko herrialde ezberdinetako umeei argazkiak atera zizkien bere jabetza preziatuenekin: jostailuak. Horretarako, argazkilariak 18 hilabetez bidaiatu zuen mundu osoan zehar. Proiektuan, haurrek ongi pasatzeko erabiltzen dituzten jostailuen arabera mundua nolakoa den ikusteko ideia lantzen da.
«Beren adinean, jolastea besterik ez dute nahi», baina nola jokatzen duten da herrialde batetik bestera aldatzen dena. Galimbertik aurkitu zuen ekonomia indartsuagoko herrialdeetako haurrak posesiboagoak zirela beren jostailuekin, eta denbora gehiago behar izan zutela haiekin jolasteko; garapen bidean zeuden herrialdeetan, berriz, askoz errazagoa izan zitzaion umeekin erlazionatzea, haien artean bizpahiru jostailu bakarrik bazeuden ere.
Informazio gehiago HEMEN
Ingurugelaren proposamena
Argazki bilduma hau baliabide ezin hobea da Garapen Iraunkorreko Helburuak ikasleekin lantzeko eta hauen elkarreraginak mahaigaineratzeko.
Alde batetik, munduan aurkitzen diren desorekak bistan geratzen dira. Eta beraz, argazkien bidez 1. GIH (pobreziaren amaiera) eta 10. GIH (desberdinatasunak murriztea) helburuei buruzko hausnarketa sustatu daiteke. Beste alde batetik, jostailu motak genero ikuspegitik ere landu daitezke, alegia, 5. GIHa.
Era berean, 12. GIH (ekoizpen eta kontsumo jasangarria) helburuaren lanketa bideratzea interesgarria da eta honekin zuzenki lotutako GIH 13 (klima babesteko ekintza).
Azkenik, eta borobiltzeko, ikusten diren argazkiak zoriontasunaren kontzeptuarekin lotu ditzakegu. Gehiago izateak zoriontsuago egiten gaitu? Zerk egiten gaitu zoriontsu haurrak garenean? Norekin gara zoriontsu?
Modu honetan, arazo ekosozialen konplexutasuna landu dezakegu ikasleekin.
-
AZTERTU PROGRAMAREN SARI BANAKETA EMANALDIA
Aztertu programaren sari banaketa, emanaldia legez ezagutzen duguna, ospatu zen aurreko larunbatean, otsailaren 19an, Ekoetxea-Meatzaldea interpretazio zentroan. Ikasle, familia eta adin desberdinetako jendea bildu zen Concha II meategiaren aldamenean, gure historiaz, ingurumen hezkuntzaz edota gure geroaz zeresan handia duen txoko harrigarrian.
Informazio gehiago HEMEN
-
Apaltasun-araua
“Urtebete geroago” artikuluan adierazten den bezala, diziplina zientifikoak batera hartuta, ez dago alde handirik zientzietako unibertsitate-ikasketak egiten dituzten gizonen eta emakumeen kopuruetan. Doktoretza egiten dutenen ehunekoak ere antzekoak dira. Hala ere, aldea dago mutilek eta neskek hobesten dituzten ikasketa zehatzei dagokienez. Garrantzitsuenak ingeniaritzakoak (askoz mutil gehiagorekin) eta osasun-zientzietakoak (askoz neska gehiagorekin) dira. Eta karrera zientifikoen barruan, emakume gutxiago daude fisikan eta gehiago biozientzietan.
Desberdintasun horien azpian dauden faktoreak ez dira nabarmenak, sotilak dira. Hala, oro har, neskek ez dituzte aukeratzen lehia handia eskatzen duten lanbideak (adibidez, artikulu honetan eta beste honetan dokumentatzen den bezala eta honakoan berrikusita, beste azterlan batzuekin batera). Faktore hori, estereotipo batzuen efektuarekin batera, adibidez, XXI. mendearen lehen hamarkadan matematika-ikasketetan gertatu zen aldaketaren oinarrian egon daiteke. Ordura arte matematika ikastea gerora irakasle izatearekin lotzen zen; emakumeen artean ohikoa zen jarduera profesionala. Aldiz, 2012tik aurrera gora egin zuen matematikako profesionalen eskaerak, batez ere, teknologia- eta enpresa-arloko lanpostuetarako. Lan horiei lehiakortasun handiagoa egozten zaie eta matematika-ikasketek erakargarritasuna galdu zuten nesken artean. Erakargarritasun txikiagoa izatea genero-estereotipoen ondorioa litzateke, eta, gainera, indartu egingo lituzke.
Bestalde, badirudi graduondoko ikasketak aukeratzeko lehentasunak, generoaren arabera, ez datozela bat ikasketa zientifiko eta teknologikoak bereiziko lituzkeen balizko banalerro batekin, baizik eta beste faktore batzuen eraginarekin. Horien artean daude ikasketa batzuk eta besteak arrakastaz egiteko beharrezkotzat jotzen den bikaintasun-mailaren itxaropenak. Zenbat eta handiagoa izan ikasketak arrakastaz egiteko beharrezkotzat jotzen den bikaintasuna (hala egozten zaiolako), orduan eta txikiagoa da ikasketa horiek aukeratzen dituzten emakumeen ehunekoa. Eta litekeena da fenomeno hori bera gertatzea graduko ikasketak aukeratzeko orduan.
Informazio gehiago HEMEN -
HEZEGUNEEN MUNDU EGUNA (Otsailak 2)
Honekin batera, anfibioen gainbeherari buruzko erreportajea dugu gaur:
Anfibioen gainbehera isila, gaixotasun berriek hauspotuta
Arduratuta daude zientzialariak, eta ez da gutxiagorako. Munduan dauden 7.000 anfibio-espezieen % 40 mehatxatua daude jada, eta badirudi gainbeherak ez duela etenik. Dagoeneko 200 espezie desagertu dira. Datuak ditugunetik ezagutzen den anfibioen suntsipen-larrialdi handienaren aurrean gaude. Habitat-suntsiketa da arrazoi nagusia, baina azken urteetan espero ez zen arrisku berri bat ere azaldu da. Anfibioei eragiten dieten gaixotasunen agerpenek populazio osoak desagerrarazi dituzte egun batetik bestera. Euskal Herrian ere baditugu erne egoteko arrazoiak: azaldu dira lehen kasuak.
Gehiago irakurri nahi baduzu: HEMEN
-
Breiner David Cucuñame
Ingurumen Hezkuntzaren nazioarteko egunaren biharamunean, ezin ahaztu ingurumenaren defendatzaileak.
Eta bereziki izen bat aipatu nahi dugu. Ziurrenik gertaera hurbila delako, edo agian 14 urte baino ez zituelako gure ikastetxeetan ditugun gaztetxo askoren antzera, Breiner David Cucuñame kolonbiar gaztea gogoratu nahiko genuke.
Irudia hurrengo helbidetik hartua da: https://pousta.com/tema/cauca/
Breiner David Cucuñame Kolonbiako Cauca departamentukoa zen, eta urtarrilaren 14an erail zuen talde armatu batek, indigenen beraien eremuetan sartu eta tiroz hastean bertan zeuden denen aurka.
Gaztea bertako komunitateek sakratutzat dituzten antzinako eremuen zaintzailea zen. Hazitegian ere laguntzen zuen, basoak birlandatu edo basoberritzen.
NBEren arabera, 2021ean Kolonbian giza eskubideen alde borrokatu zuten 78 pertsona erail zituzten gutxienez, asko eta asko Caucako haranean. Kolonbiako Herriaren Defendatzaileak, berriz, 145 pertsona izan zirela defendatzen du.
2020an 227 ingurumen aktibista erail zituzten zenbait iturriren arabera, eta horietatik 65 Kolonbian izan ziren.
Erailketa horien guztien atzean nekazaritzako elikagaien industria, petrolio zein gasaren industria, meatzaritza eta droga-trafikoa daude, besteak beste.
Caucako Eskualde Indigenen Kontseiluak (CRIC) hurrengo hitzekin eman zion azken agurra haien semeari: “Ama Lurraren zaindaria, Lurraldearen zaintzailea, Las Delicias babeslekuko Kiwe Thegna ikasle-zaindari indigena, bizitzaren haur zaindaria, Ekintza kolektiboen eta amets handien Nasa”.
Albistearen iturriak:
Ingurumen ekintzaileen erailketen inguruan gehiago sakondu nahi izanez gero:
https://www.elconfidencial.com/arcadia/2022-01-27/activistas-medioambientales-ong-arcadia_3364744/
-
Ingurumen hezkuntzaren nazioarteko eguna
Hizkuntzen larrialdia eta klimaren larrialdia, eskutik doazen bi krisialdi
Munduko hizkuntza askok pairatzen duen arrisku-egoera eta biodibertsitatearen galera globala konparatu ditu Nature Ecology & Evolution aldizkariko ikerketa batek. Biodibertsitatearen larrialdia nahikoa kritikoa bada, hizkuntzena are handiagoa dela salatu dute: munduan diren 7.000 hizkuntzetatik ia % 50 dago arriskuan, anfibioen % 40aren, ugaztunen % 25aren eta hegaztien % 14aren aldean. UNESCOk Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Hamarkada izendatu du 2022an hasi berri den hau.
Neurri eraginkorrak hartu ezean, mende bukaerarako 1.500 hizkuntza galdutzat jotzen dituzte zientzialariek. Aurreikuspen pesimistenek, hizkuntzen % 90. Hizkuntza-dibertsitatearen galera, kolonizazioarekin eta globalizazioarekin lotuta dago batez ere, baina egungo beste hainbat faktorek nola eragiten duen jakin nahi izan dute. Hala, hizkuntza-politikek, biztanleriaren ezaugarriek, gizarte- eta ekonomia-aldaketek, ingurumen-baldintzek eta hizkuntzaren dokumentazio-mailak nola eragiten duten aztertu dute Australiako hainbat ikerketa-zentrotako eta Alemaniako Max Planck institutuko zientzialariek.
Informazio gehiago HEMEN
-
-
Thanatia, baliabide gabeko planeta
Antonio eta Alicia Valero aita-alabari Adrián Almazanek egindako elkarrizketatik atera da Thanatia. Planetaren muga mineralak (Icaria) liburua. Zaragozako Unibertsitateko katedratikoa eta irakaslea dira hurrenez hurren valeriotarrak. Baliabideak eta energia kontsumoa ikertzen dituen CIRCE Institutuko zuzendaria ere bada Antonio. Egungo norabidean, humanitateak ez duela aterabiderik diote. Eta aldaketa eragiteko poltsa bete proposamenekin datoz. Liburuaren eduki nagusiak bildu ditugu ondoko lerroetan.
Oso ezaguna da biosferak, Lurra planetaren atal biziak, bizi duen egoera latza. Geosferaz, ordea, geodibertsitateaz, bizitzarik ez duen planetaren zatiaren gainean askoz gutxiago egiten da berba, baina haren egoera ere larria da, batez ere humanitatea baliabideez egiten ari den ustiaketa basatiagatik. Lurra, Gaia edo Gea dira bizitza eta baliabideez lepo dagoen gure planetaren hainbat izen; Thanatia baliabide bako etorkizuneko gure planeta da.
Albiste osoa HEMEN -
Giza eboluzioa berridazten
Giza eboluzioa modu zirraragarrian kontatu digute: mamut handien ehiza, garunaren garapena, Afrikatik mundu osora zabaltzea… Baina apenas daude emakumeak kontakizun horretan. Ustez gure espeziearen garapenerako gakoak izan diren asmakizunak gizonezkoei esleitu izan zaizkie, eta emakumeek biologikoki natural zituzten ekarpenak ikusezin bihurtu. Alabaina, gizakiak egin duen eboluziorako, gero eta ikertzaile gehiagok jotzen dituzte ezinbestekotzat edoskitze luzeak, erditze zainduak eta haurrenganako transmisio kulturala. Hori gabe, ez gara giza eboluzioa ulertzen ari. Kontakizun ofiziala berridazteko garaia da, beraz.
Giza eboluzioaren irudiei erreparatuta, badirudi emakumeek eboluzioan egin duten ekarpen bakarra izan dela ondorengoak izatea. Alegia, gizonezkoek animalia handiak ehizatuz eta ahalegin ikaragarriaz lortutako ezaugarri horiei iraunaraztea. Baina giza eboluzioa beste ikuspegi batetik ulertzen lagundu nahi du orain CENIEH giza eboluzioaren ikerketa-zentroak, eta erakusketa ibiltari bat antolatu du, eztabaida pizteko helburuz. Bilbon izan da udazkenean, eta, haren osagarri, hainbat hitzaldi antolatu ditu Kultura Zientifikoko Katedrak. Han eman dute beren iritzia Carmen Manzano Basabe EHUko biologoak, Asier Gómez Olivencia Atapuercako ikertzaile eta EHUko eta Aranzadiko paleontologoak, Arantza Aranburu Artano Atapuercako ikertzaile eta EHUko geologoak, eta Vega Asensio Herrero biologo eta ilustratzaile zientifikoak. Giza eboluzioaren ikerketan, egungo gizartearen ikuspegi androzentristaren joera identifikatzen zuten laurek.
Albiste osoa HEMEN -
Rafa Alday:
"Planetak ez du arazorik, geuk ditugu bizirik jarraitzeko zailtasunak"
Argia aldizkarian egin diote elkarrizketa pankartaren bi aldeetako ekologistari. Klima-aldaketa eta erregai fosilen eskasia dira gaur egun jada bertan ditugun arazo askoren sorburuak. Uholdeak, suteak, pertsonen migrazio masiboak eta hornidura arazoak gero eta ohikoagoak dira eta izanen dira. Rafa Alday ekintzaile ekologista eta adituaren ustez, desazkundea da bide bakarra.
Rafa Alday Agirretxe. Donostia, 1957Fisika Zientzietan lizentziaduna. KEM Kontzientzia Eragozleen Mugimendu antimilitarista eta Lakabe ekimenetako sortzaileetakoa da. Zentral nuklearren aurkako aktibista eta ibilbide luzeko ekologista. Gaur egun Nafarroako Gobernurako ingurumen teknikari gisa ari da lanean.
Elkarriezketa osoa HEMEN
-
Egipton da itxaropena, Glasgown gertatutakoa errepika ez dadin
Albiste osoa HEMENCOP26 goi-bilera ustekaberik gabe amaitu da, hasi aurretik espero zen bezalatsu. Ez dago akordio handirik eta herrialde aberatsenek ez dute gogo handirik erregai fosilak behingoz kentzeko, Lurreko batez besteko tenperatura 1,5 gradu baino gehiago igo ez dadin. Egipton egingo den COP27ra mudatu da itxaropena. Baina denbora agortzen ari da.
-
ESTATUKO V. CONFINTa
"Gure herriak eta hiriak eraldatzeko Eskola eraldatzen, amets posible bat" lelopean, Estatuko V. CONFINTek ESenRED Albacete, Andaluzia, Asturias, Kanariak, Katalunia, Euskadi, Errioxa, Murtzia, Palentzia eta Valentziako ikastetxeetako ordezkaritzak bildu ditu. 75 ikasle eta 25 irakasle eta teknikari bildu dira Guadarraman (Madril), urriaren 3tik 6ra.
CONFINTren helburua lau gai nagusiren inguruan hausnartzea, aztertzea eta proposatzea izan da, eskola eta lurralde konferentzien esperientziatik abiatuta:
- Ekitatea eta Gizarte Kohesioa hiriguneetan
- Lurraldea, Hiria eta Osasuna
- Trantsizio ekologikoa eta hiri-eredua
- Eraldaketa digitala eta berrikuntza
Euskadiko IRAES taldeko ikasle ordezkaritzak, 2020ko maiatzeko EUSKAL CONFINTen hautatuak, Estatuko Confint-ean parte hartu du:
Enaitz Vázquez Artxandape Ikastolakoa (Bilbo); Paule Azpitarte, Juan Orobiogoitia BHIkoa, (Iurreta), Ainara Ortún, Eguzkibegi Ikastolakoa (Galdakao); San Jose Karmelitaseko Irune Berganza (Santurtzi); Beurko BHIko Unai Hernandez (Barakaldo); Zumaiena Ikastetxeko Nerea Zabaleta (Zumaia), El Regato Ikastetxeko Natalia Bugallo (Barakaldo) eta Urola Ikastolako Jare Aguirrezabalaga (Azpeitia). Juan Orobiogoitia BHIko Asier Astolak eta Zumaiena Ikastxeko Koro Epeldek ikasleak lagundu zituzten.CONFINTean ikasleek burututako manifestoa HEMEN
CONFINTari buruzko informazio gehiago, HEMEN
-
ESenRED-eko ekarpenak Ingurumen Nazioarteko Egunerako
Aurreko larunbatean, ekainaren 5ean, Ingurumen Nazioarteko Eguna ospatu zen. Egunaren garrantzia aldarrikatzeko nahian, Euskal Confitean parte hartzen duten ikastetxeek Esenred-koekin batera, konpromisu eta ekintzen zerrenda argitaratu dute. Hemen duzue blogerako esteka.
-
Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerak gure lurraldean
Urtero -maiatzaren 22an- ospatzen da Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna, beraren helburua da herritarrak eta lurraldeak informatzea eta kontzientziatzea dibertsitate biologikoaren alorreko alderdiez. Horretarako, maiatzaren 21etik 23ra bitarteko asteburuan, zenbait jarduerak antolatu dira.
Alde batetik, Aztertu programaren barne Ekinaren eguna ospatuko dugu bi ekintza hauekin:
- Maiatzak 20- Orioko Herri Ikastolako 63 ikasleekin Oria itsasadarrean zehar hondakin bilketa bat egingo da Begi Bistan elkartearen laguntzaz
- Maiatzak 22- Muskiz-eko Arena hondartzan egongo gara goizeko 11:00etatik 13:00etara Giltzarri taldearekin, itsasoa eta harea kutsatzen dituzten plastikoen hondarrak identifikatzen eta jasotzen. Bi helburu nabarmenduko dira mikroplastikoen arazketa ekintza honetan, batetik hareatza garbitzea eta bestetik bizimodu jasangarriago bat izatearen garrantziaz kontzientziatzea.
Informazio gehiago hemen.
Bestalde, Ekoetxea Sareko lau zentroek -Urdaibai eta Meatzaldea Bizkaian, eta Txingudi eta Azpeitia Gipuzkoan- hainbat jarduera gauzatuko dituzte, eguna ospatzera zuzendutako programazio batez.
Jarduera nagusia ‘Natura Bizia” dokumentalaren proiekzioa izango da. Avis Producciones etxearen filma, Lexeia Larrañagak zuzendua eta Alex Gutiérrezek ekoiztua, Euskadi eta Nafarroako biodibertsitatearen balioa nabarmentzen duena, herritarrak euren ingurune naturalera hurbiltzeko xedez. Ikus-entzunezko proiektu honek bidaia bat proposatzen du leku eta izaki bizidun harrigarrienetako batzuetatik. Trailerra eskuragarri dago filmaren webgune ofizialean.
Informazio gehiago hemen.
-
Eta nora bota hondakin erradiaktiboak?
Pentsatu duzue noizbait zer gertatzen den zentral nuklearretan sortzen diren hondakinekin (arropak, orratzak, metalak, treseneria)? Jarduera txikiko, ertaineko eta oso txikiko zabor erradioaktibo horrek ere badu bere "zabortegi" partikularra. Klikatu hemen gehiago jakiteko.
-