HIZKUNTZA NORMALKUNTZA

Proiektua eta Plana Eguneratzea

HNP abiapuntua baldin bada ere, plan guztietan bezala honetan ere berrikustea eta egokitzea komeni da. Lan hori egiteko ostera, Ulibarri Programan bada zenbait tresna:

  • HNPren eguneratzea: 4 urtean behin egin beharrekoa. 
  • Urteko Plana: Proiektu orokorra eta memorian oinarrituz osatzen den urteko plana. 
  • Urteko Memoria: Ikasturte bukaerako hausnarketa txostena

Zorionekoak zuek
sasoiko langile lerdenak,
egunsentiaren lehen printzekin batera
Berritzegunean
gizartea berritzeari ekiten diozuenak.
Zorionekoak zuek
Euskara normalizatze lanean
buru-belarri,
atsedenik hartu gabe,
diharduzuen
normalkuntza teknikari ordezkaezinak.
Zorinekoak zuek
ikasturte berriari
pozez gainezka ekin diozuen
ekintzaile sutsuak.
Zuen lanak
euskararen bideziorrak leundu ditzala
sastrakak kenduz eta kimu berriak ernearaziz.

(Xabier Bengoetxea)